Juba (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juba
Wabiga Jubba
Juba river downstream Jamaame.jpg
Juba ibaia Jamaametik gertu
Kokapena EtiopiaEtiopia
SomaliaSomalia
Luzera 1.004 km
Arroa 221.000 km²
Iturburua Dawa ibaia eta Gebele ibaiaren lotunea 4°10′38″N 42°04′51″E / 4.1771°N 42.0809°E / 4.1771; 42.0809
Ibai ahoa Indiako ozeanoa 0°14′58″S 42°37′51″E / 0.2495°S 42.6307°E / -0.2495; 42.6307Koordenatuak: 0°14′58″S 42°37′51″E / 0.2495°S 42.6307°E / -0.2495; 42.6307
Jubbarivermap.png

Juba[1] (somalieraz: Wabiga Jubba; italieraz: Giuba) Somaliako hegoaldeko ibai bat da. Etiopiarekin mugan sortzen da Dawa ibaia eta Gebele ibaiaren elkarketaz eta hegoalderantz doa zuzenean Indiako ozeanoraino.

Juba ibaiaren ertzak batez ere sabana dira eta duen emankortasunagatik Somaliako eskualderik aberatsena da. Euri gehiena Somalian jasotzen du eta hainbat alditan uholdeak ere sortzen ditu. Jirafak, gepardoak, lehoiak, leopardoak, hienak, bufaloak, hipopotamoak, krokodiloak, elefanteak eta gazelak bizi dira, besteak beste, inguruan.

Ibaiak Jubbada Dhexe eta Jubbada Hoose eskualdeei ematen die izena, eta era zabalagoan Jubalandi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juba (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan