Latitude
Wikipedia(e)tik
Latitudea Lurra edo beste planetako ekuatore eta paralelo baten arteko, meridiano batean neurtua, distantzia angeluarra da. Esan bezala, latitudea gradutan neurtzen da. Lekua ipar hemisferioan badago positiboa da; aitzitik, hego hemisferioan badago negatiboa. Iparraldean 0º eta 90º artean eta hegoaldean 0º eta - 90º artean dago.
Latitudea, 0 paralelotik edo ekuatoretik beste lekura arteko distantzia ere bada. Ipar latitudea edo Hego latitudea izan daiteke eta 0º eta 90º arteko gradutan neurtzen da, bai iparralderantz bai hegoalderantz. Itsas-zientziatan latitudea izendatzeko phi letra grekoa (
) erabiltzen da, longitudea izendatzeko, aldiz, omega letra grekoa (
).
Ekuatorea ipar hemisferioa eta hego hemisferioa banatzen duen asmatutako lerroa da. Poloetara hurbiltzen diren heinean, latitude lerroak estuagoak egiten dira.
Klima- eskualdeek segun eta bere latitudea zein den aldatzen dute, zenbat eta poloetatik hurbilago egon, orduan eta hotzagoa da klima, erdialdean klima epela da eta ekuatore inguru beroa.

