Songshan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Songshan
Songshan1.JPG
Garaiera 1500 m
Kokapena TxinaTxina
Koordenatuak 34°29′05″N 112°57′37″E / 34.48472°N 112.96028°E / 34.48472; 112.96028Koordenatuak: 34°29′05″N 112°57′37″E / 34.48472°N 112.96028°E / 34.48472; 112.96028
Songshan non dagoen adierazten duen Txina-ko/-go/-eko mapa
Songshan

Songshan edo Song mendia (txinera tradizionalez: 嵩山; pinyina: Sōng Shān; hitzez hitz: «mendi garai») taoismoaren bost mendi sakratuetako bat da. Henan probintzian kokatua, Ibai Horiaren hegoaldeko ertzean. Gainerako mendi taoistak bezala egiatan mendi multzo bat da, 1.500 m-ko altuerara iristen dena.[1][2]

Songshan bost mendi taoistetan Erdikoa da. Besteak lau puntu kardinalak irudikatzen dituzte. Erdikoa da hala bere kokapen geografikoagatik nola enperadoreek gehien bisitatzen zutena izateagatik. Bere oinetan Dengfeng hiria dago, UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatutako bederatzi leku dituena.

Geoparkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geoparke bat ere badago (Songshan Stratigraphic Structure National Geopark), interes geologikoa duten lekuak zaintzeko UNESCOk sortutako programa baten pean. Kasu honetan, hiru orogenesiren bilkura: Songyang, 2.500 milioi urtekoa, Zhingyue, 1.850 milioi urtekoa eta Shaolin, 570 milioi urtekoa.

Tenpluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Song mendia eta haren ingurumariak ospetsuak dira beren tenplu budisten eta taoistengatik. Denetan ezagunena Shaolin tenplu budista da, Zen budismoaren jaiolekutzat hartua[3]. Gainera, Txinako estupa bilduma handiena dauka. Leku honetan kokatu zen Shaolin tenpluaren lehen aitalehena, Batuo monje hindua; hain zuzen honen omenez eraiki zuen tenplua Iparraldeko Wei-ko Xiaowen enperadoreak 495ean.

Hemen dago, halaber, Zhongyue tenplu taoista, Txinako lehendabizikoetako bat. Hala hau nola Shaolin tenplua Gizadiaren Ondare dira.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Goossaert, Vincent (2008), Songshan, Londres: Routledge, 917. orrialdea .
  2. Shaolin Temple Kung fu school China- Mount Song
  3.   Goossaert, Vincent (2008), Songshan, Londres: Routledge, 918. orrialdea .
  4. http://whc.unesco.org/en/list/1305/

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]