Soong ahizpak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soong ahizpak
Datuak
Motasibling group (en) Itzuli
Jarduera
Honen parteSoong family (en) Itzuli
Osatuta

Soon ahizpak (txineraz: 宋家姐妹, hanyu pinyin: Sòngjiā Jiěmèi, o 宋氏三姐妹) Hainango hiru emakume txinatar garrantzitsuak izan ziren. Haien senarrekin batera garaiko Txinako politikari garrantzitsuak izan ziren eta XX. mende hasieran herrialdearen etorkizuna baldintzatu zuten. Nolabait, haien senarrek zeukaten boterea eta eragina erabiliz, Txinako historia aldatu zuten.[1]

Hiru ahizpak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko izena Txinerazko izena Deskribapena
Soong Ai-ling Txinera sinplifikatua: 宋蔼龄
Txinera tradizionala: 宋藹齡
Hanyu pinyin: Sòng Ǎilíng
Nagusia (1890–1973). H. H. Kungekin ezkonduta egon zen, Txinako gizon aberatsena eta Txinako Finantzen Mininistroa izan zena.
Soong Ching-ling Txinera sinplifikatua: 宋庆龄
Txinera tradizionala: 宋慶齡
Hanyu pinyin: Sòng Qìnglíng
Adinez bigarrena (1893–1981). Japonian ezkondu zen, 1915eko urriaren 25ean, Sun Yat-senekin, —bera baino 27 urte zaharragoa zena— Txina garaikidearen Aita eta Txinako Errepublikaren lehen presidentea. Emakumea Txinako politika nabarmena izan zen, Txinako presidenteordea 1949 eta 1968 artean, gero Txinako Co-Presidentea 1968 eta 1972 artean eta geroago presidenteordea 1972 eta 1975 artean, eta Txinako Presidentea 1981eko maiatzaren 16tik 1981eko maiatzaren 28ra arte (1982ko Konstituzioa onartu aurretik).
Soong May-ling Txinera sinplifikatua: 宋美龄
Txinera tradizionala: 宋美齡
Hanyu pinyin: Sòng Měilíng
Gazteena (1898–2003). Benetako lider politikoa zen, eta Chiang Kai-shek Kuomintangeko (KMT) buruzagiaren, Txinako armadetako Generalisimoaren, emaztea eta aginte-kidea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soong ahizpak emakume soldadu nazionalistak bisitatzen.

Haien aita Charlie Soong zen, Estatu Batuetan hezitako ministro metodista bat, bankari eta inprimatzaile gisa dirutza egin zuena. Bere ama Ni Kwei-tseng zen, bere ama Lady Xu Ming dinastiako Xu Guangqi matematikariaren ondorengoa zen. Hiru ahizpak Wesleyan Collegen ikasi zuten, Maconen, Georgia, Estatu Batuetan.[2] Beren hiru nebak, bestetik, Txinako Errepublikako gobernuko goi mailako ofizialak ziren, horietako bat T. V. Soong zen.

Ahizpak bere bizitzan zehar, bakoitzak bere joera jarraitu zuen Kuomintang (KMT) edo Txinako Alderdi Komunista babesteko. 1930eko hamarkadan, Soong Ai-ling eta bere ahizpa Mei-ling Txinako bi emakume aberatsenak ziren. Biek nazionalisten alde egiten zuten.

1937an, Bigarren Txina-Japonia Gerra hasi zenean, hirurak 10 urteren ondoren elkartu ziren, eta KMT eta PCC Japoniako Armada Inperialaren aurka biltzeko ahalegin bateratua egitea adostu zuten. Soong Ai-ling pertsonalki aritu zen gizarte-lanean soldadu zaurituak, errefuxiatuak eta umezurtzak artatzen. Bost anbulantzia eta 37 kamioi eman zizkien armadari eta aireko indarrari Shanghain, larruzko 500 uniformerekin batera.

Japoniarrek Nanjing eta Wuhan okupatu zituztenean, hiru ahizpak Hong Kongera joan ziren bizitzera. 1940an, Chongqingera itzuli ziren eta Txinako Industria Kooperatibak sortu zituzten, lanpostu asko eskaini zituztenak. Askotan, ahizpek bisitak egiten zituzten eskoletara, ospitaleetara, umezurtz-etxeetara eta babeslekuetara, eta laguntza ematen zieten gerraren ondorioz sufritzen ari ziren komunitateei.[3]

Maoisten esaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maoren jarraitzaileek horrela definitu zuten esaldi bakar batean hiru ahizpen ibilbidea: "Batek dirua maite zuen, batek boterea maite zuen, batek bere aberria maite zuen". (txinera:一個愛錢、一個愛權、一個愛國, Hanyu pinyin: Yīgè ài qián, yīgè ài quán, yīgè àiguó) Ai-ling, May-ling, eta Ching-lingiri erreferentzia eginez hurrenez hurren.[4]

Soong ahizpak zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Soong Sisters (1997). Hiru ahizpen historia azaltzen du. Zuzendaria: Mabel Cheung.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]