Spa (Belgika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Spa

 Valonia
Spako kasinoa.
Spako kasinoa.

Spako armarria

Izen ofiziala Spa
Estatua
Eskualdea
 Belgika
 Valonia
Alkatea Joseph Houssa (MR)
Koordenatuak 50°29′00″N 05°52′00″E / 50.48333°N 5.86667°E / 50.48333; 5.86667Koordenatuak: 50°29′00″N 05°52′00″E / 50.48333°N 5.86667°E / 50.48333; 5.86667
Spa non dagoen adierazten duen Belgika-ko/-go/-eko mapa
Spa
Eremua 39,85 km2
Biztanleria 10.563 bizt. (2010)
Dentsitatea 265,07 bizt./km²
http://www.spa-info.be/

Spa (valonieraz: Spå) Belgikako Valonia eskualdeko Liejako probintzian dagoen udalerri bat da. 2010. urtean 10.563 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren garaian udalerri hau bere bainu, iturri eta ur termalengatik ezaguna zen. Bertsio batzuen arabera gaur egungo ur eta igerilekuetan oinarritzen den aisialdi eta erlaxazio tratamenduetan datzan spa izena udalerri honen izenetik eratorria litzateke.

Lehen Mundu Gerran zehar alemaniar goi buruzagitzak bere egoitza udalerri honetan ezarri zuen, bertan gerra ekintzak antolatu eta Gilen II.a kaiserra ere bertan bizitu izan zelarik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Spa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 5 8 12 17 19 21 20 18 13 7 5 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1 -2 1 3 7 9 11 11 9 6 2 -1 4.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 97 84 79 81 76 99 112 99 84 94 99 109 1112.5
Iturria: Weatherbase [1]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Spa udalerria Circuit de Spa-Francorchamps zirkuituaren kokalekua izateagatik ospetsua da, hau 1 Formulako Belgikako Sari Nagusiaren egoitza delarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spa (Belgika) Aldatu lotura Wikidatan