Lieja

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lieja

 Valonia
Liege View 03.jpg
bandera

armarria

Izen ofiziala Liège
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Belgika
 Valonia
Lieja
Koordenatuak 50°38′00″N 05°34′00″E / 50.63333°N 5.56667°E / 50.63333; 5.56667Koordenatuak: 50°38′00″N 05°34′00″E / 50.63333°N 5.56667°E / 50.63333; 5.56667
Lieja non dagoen adierazten duen Belgika-ko/-go/-eko mapa
Lieja
Eremua 69,39 km2
Biztanleria 195.576 bizt. (2012)
Dentsitatea 2.818,5 bizt./km²
http://www.liege.be

Lieja[1][2] (frantsesez: Liège, ljɛʒ ahoskatua; nederlanderaz: Luik, lœyk ahoskatua; valonieraz: Lidje; ; alemanez: Lüttich; latinez: Leodium; limburgeraz: Luuk; luxenburgeraz: Léck) Belgikako hego-ekialdean dagoen hiria eta ibai-portua da, Valonian, herrialde osoko bosgarren populatuena dena eta izen bereko herrialdeko hiriburua. Ourthe eta Mosa ibaien bilgunean kokatzen da. Oso industriagune garrantzitsua da: altzairugintza, metal eta kimika industria, armagintza, automobilgintza eta beiragintza.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carolus Handiaren estatua, Liejan.

Liejako hiriak iraganeko monumentu asko gorde ditu: Saint Lambert plazako etxeak, XVI. mendeko Printze-Apezpikuen jauregia, X. mendeko Sainte Croix eliza (XIII-XIV. mendeetan berritua), Saint-Martin basilika (X. mendean sortua eta XVI. mendearen hasieran berritua), San Joan Ebanjelista eliza karolingiarra, kanpandorre erromanikoa duen Saint Jacques eliza, Saint-Paul katedrala eta bertako museoa. Erdi Aroaz geroztik garrantzi handiko kulturagunea izan da Lieja: Arte Ederretako museoa eta akademia, unibertsitatea eta musikako errege kontserbatorioa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. mendean sortu zuen hiria Lanberto santuak eta 710. urtean apezpiku bat finkatu zen bertan. Ondoko mendean apezpiku hiri guztiz indartsua osatu zen eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean zegoen arren, gatazka handiak izan ziren luzaroan Liejako apezpiku-printzeen eta enperadoreen artean. Flandrian bezala, XIII. eta XIV. mendeetan liskar handiak gertatu ziren Liejan burgesiaren eta gremioetako langileen artean. XIV. mendean Burgundiako etxea nagusitu zen, baina gudu ugari izan zen ondoko bi mendeetan, burgundiarren eta Frantziako koroaren laguntza zuten liejatarren artean.

1485ean Maximiliano Austriakoak zapaldu zuen Liejako Guillaume de La Marckek Karlos Burgundiako dukearen aurka bultzatu zuen matxinada eta, zapalkuntza latza izan zen arren, hiri burujabetzat onartu zuen Lieja. Ondoren Bavariako etxea jabetu zen apezpiku-printze tituluaz eta Liejako biztanleek horren kontra borrokan segitu zuten. XV. mendetik aurrera industria zabaldu zen Lieja aldean eta bertako armagintzaren arrakastak hazkunde nabarmena erakarri zuen.

XVIII. mendean guztiz zabaldu zen Liejan Argien Mendeko pentsamolde berria eta 1792an desagertu ziren betiko Liejako apezpiku-printzeak. 1940an alemaniar naziek hartu zuten Lieja eta bertako 23.000 etxebizitza guztiz hondatu ziren 1944an.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Liege)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 6 9 14 18 21 22 22 19 13 9 5 13.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -1 2 5 8 12 13 13 11 7 3 1 6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 41 46 36 41 66 74 64 61 64 43 58 627.4
Iturria: Weatherbase [3]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularitzan, mundu mailan proba nagusien artean Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa klasikoa dugu. Bestela, Standard Liege hiriko futbol talderik garrantzitsuena da.

Liejar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lieja Aldatu lotura Wikidatan