Valoniera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valoniera
Wallon
Non mintzatzen den: BelgikaBelgika
FrantziaFrantzia 
Eskualdea: Valonia, Ardenak
Hiztunak: 600.000 (estimazioa)
Hizkuntza familia: Indoeuropera
 Italikoa
  Erromantzea
   Mendebaldeko erromantzea
    Gallo-erromantzea
     Oïl
      Valoniera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Belgikako erregio hizkuntza endogenoa
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: wa
ISO 639-2: wln
ISO 639-3: wln

 

Valoniako hizkuntza mapa.

Valoniera[1] (jatorriz walon) hizkuntza erromantzea da, Belgikako Valonian 600.000 hiztunen bigarren hizkuntza. Oïl familiakoa da, frantsesa bezala. Antzina valoniera frantsesaren dialektotzat hartzen zen arren, Feller Julesen lanaz geroztik[2] hizkuntza beregaintzat jo ohi dute hizkuntzalariek. Dena dela, valoniera ez da Belgikako frantsesarekin nahasi behar. Izan ere, azken hori Frantziako frantsesaren berdintsua da, hiztegiko eta ahoskerako xehetasunen batzuk gorabehera.

Adibideko taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valoniera Frantsesa Euskara
Walon Wallon Valoniera
Diè wåde Adieu Agur
Bondjoû Bonjour Egun on
A Salut Kaixo
Arvèy Au revoir Ikusi arte
Come on-z a dit Au revoir Ikusi arte
Comint vos dalez? Comment allez-vous? Zer moduz?
Dji n' sai nén Je ne sais pas Ez dakit

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiak hizkuntza horren izena arautua ez duen arren, 159. arauan (Europako toponimia fisikoa) valoniera formarekin erabili du. Forma hori, bestalde, bat dator Euskaltzaindiak 154. arauan (Europako eskualde historiko-politiko nagusiak) eskualde hartarako arautu duen Valonia izenarekin.
  2. Feller Jules (1912): Notes de philologie wallonne, Vaillant Carmanne.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valoniera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.