Spiridon Louis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Spiridon Louis
Spiridon Louis
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Σπυρίδων Λούης
Ezizena Spiros
Jaio 1873ko urtarrilaren 12a
Marousi ( Grezia)
Hil 1940ko martxoaren 26a
Marousi ( Grezia)

Spiridon "Spiros" Louis (grezieraz: Σπυρίδων "Σπύρος" Λούης; Marousi, 1873ko urtarrilaren 12aibidem, 1940ko martxoaren 26a) greziar urketari eta korrikalaria izan zen, lehenengo Olinpiar Joko modernoen maratoia irabazi zuena.

Louis Marousi herrian jaio zen, egun iparraldeko Atenasko barrutia dena. Bere aitak Atenasen ura saltzen zuen eta Spirosek aitarekin batera lan egiten zuen. Olinpiadetan Maratongo Guduaren osteko Filipidesen lana gogoratzeko 40 kilometroko lasterketa egitea erabaki zuten eta antolatzailea zen Papadiamantopoulos koronelak Louisi parte hartzera gonbidatu zion[1]. Lasterketan 2:58:50ko denbora egin zuen.

Garaipenaren ondorioz, Louis greziar heroi nazional bilakatu zen. Hala ere, erretiratu eta ez zuen berriro korrika egin[2], hasieran nekazari eta gero polizia moduan lan eginez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spiridon Louis Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Grezia
Artikulu hau Greziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.