Stabat Mater (ikonografia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Tristánen kalbarioa (Museo del Prado)

Stabat Mater (latinez, "ama han zen") Jesusen Gurutziltzatzearen bertsio ikonografiko bat da, Kristoren Ama, Andre Maria, gurutziltzatuaren azpian irudikatzen den artean. Irudikapen horietan, ia beti zutik egoten da Ama Birjina, Jesus semearen gorputzaren eskuinaldean, Gurutzearen beste aldean ezkerretan San Joan apostolua duela.[1] Ama Birjinaren konorte galtzearen margoekin kontraste egiten duen irudia da, hemen Maria minduta baino serenitatez agertzen baita. Irudikapen hau Erdi Aroko azken garaitik aurrera baino ez da ikusten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stabat Mater Mater Dolorosa (edo Andre Maria Doloretakoaren) hiru irudikapen nagusietako bat da, besteak izanik Pietà delakoa eta Mariaren zazpi nekeak. Stabat Materren irudikapenetan, Ama Birjina aktore eta ikusle gisa ageri da eszenan, Jainko Gurutziltzatuarekiko fedearen ikur mistiko bat, aldi berean Kristoren ama eta Eliza pertsonifikatua.[2] Irudikapenek, eskuarki, Stabat Mater poemaren lehen hiru lerroak islatzen dituzte:[3][4]

« Stabat mater dolorosa

juxta Crucem lacrimósa
dum pendébat Fílius

»

Jacopone da Todi

« Negar isurtzen Gurutz-ondoan

Ama minduraz-betea
Zegoan larri, an ikusirik
Zinzillik bere Semea.

»

Jose Ignazio Arana


Mirariaren domina deritzonean, Mariaren Gurutzea.

Stabat Mater kontzeptua agertzen da Mariaren Gurutzea deritzon irudian. Joan Paulo II.a aita santuak bere armarrian ere erabiltzea eranaki zuena. Ikur hori L’Osservatore Romano egunkariak honela deskribatu zuen 1978an: "M larri handi eta dotoreak gogorarazten du Ama Birjinaren presentzia Gurutzearen azpian eta Erredentzioan izandako parte-hartze nabaemena".[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Stabat Mater (art)» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-06 data duen 1070256248 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-02-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Arthur de Bles, 2004 How to Distinguish the Saints in Art by Their Costumes, Symbols and Attributes ISBN 1-4179-0870-X page 35
  2. Anna Jameson, 2006 Legends of the Madonna: as represented in the fine arts ISBN 1-4286-3499-1 page 37
  3. Anna Jameson, 2006, page 38
  4. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  5. L’Osservatore Romano, 09.11.1978

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]