Stefan Edberg
Wikipedia(e)tik
Stefan Edberg suediar tenislaria da (Västervik, 1966). Wimbledongo txapelketa birritan irabazi du (1988 eta 1990ean), Boris Becker alemanari aurrea hartuta. Estatu Batuetako Nazioarteko txapelketa ere bitan irabazi du, 1991n Jim Courierren kontra, eta 1992an Pete Samprasen kontra. Davis kopa hirutan irabazi du (1984, 1985 eta 1994).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.