1984ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Los Angelesko Udako Olinpiar Jokoak
1984

Olympic rings with white rims.svg XXIII. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Los Angeles (USA)
Estatu partehartzaileak 140
Hasiera Uztailaren 28a
Bukaera Abuztuaren 12a
Atleta kopurua 6.829
Estadioa Los Angeles Memorial Coliseum
Kirolak 23

1984ko Udako Olinpiar Jokoak, bigarren aldiz, Los Angelesen ospatu ziren, 1932an bezalaxe. Udako Olinpiar Jokoen XXIII. edizioa izan zen. Bertan, 6797 kirolarik parte hartu zuten, 140 herrialde, 23 kirol eta 221 probatan ordezkatuz.

Parte hartzeari uko egin zioten herrialdeak 14 baino izan ez ziren arren, azpimarragarria izan zen domina kopuruen zerrendan goian egoten ziren herrialdeen falta, SESB bera edo Ekialdeko Alemania eta Bulgaria kasu. Izan ere, 1976ko Montrealeko jokoetan, orain boikota egiten zuten herrialdeek, urrezko dominen %58a irabazi zuten. Bere aldetik, Los Angeleseko joko hauetan, Errumaniak, bere historiako domina gehien lortu zituen.

Olinpiar Jokoen aro berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko Montrealeko Udako Olinpiar Jokoetan dirua galdu zela jakin ondoren, hiri bakar bat ere ez zen aurkeztu 1984ko jokoetako hautagai bezala. Hau, Olinpiar Jokoen etorkizunerako mehatxua bezala ikusia izan zen. Los Angelesek, 1980ko jokoetarako hautagaitza aurkeztu zuena eta 1978an, 1984koetarako hautagaitza berritu zuena, Amerikar Komitearekin batera, Olinpiar Jokoei, dirua irabazarazi zien plan bat egin zuten. Olinpiar Jokoetan etekin ekonomikoa lortu zuen lehen hiria izan zen, eta ondorengo hiri antolatzaileentzako eredua izango zen. Montrealeko modua, guztiz aurkakoa zen. Los Angelesek, jada zituen pabiloi eta estadioak erabili zituen, eta konpainien funtsak erabili zituen Jokoak antolatzeko, baita soilik bi toki berri eraikitzeko ere, bata txirrindularientzako, eta bestea, igerileku olinpiko berri bat. Hiriak, 200 milioi dolarreko etekina lortu zuen.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 83 61 30 174
2 ErrumaniaErrumania 20 16 17 53
3 Alemaniako Errepublika FederalaAlemaniako Errepublika Federala 17 19 23 59
4 TxinaTxina 15 8 9 32
5 ItaliaItalia 14 6 12 32
6 KanadaKanada 10 18 16 44
7 JaponiaJaponia 10 8 14 32
8 Zeelanda BerriaZeelanda Berria 8 1 2 11
9 JugoslaviaJugoslavia 7 4 7 18
10 Hego KoreaHego Korea 6 6 7 19

Une handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atletismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igeriketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gizonezkoen igeriketan, ez zen egon izar azpimarragarririk, baina Michael Gross alemaniarra nabarmendu zen, Albatrosa ezizenez ezagutua, bi urrezko domina irabazi zituena 100 metro estilo librean eta 100 metro tximeleta estiloan, eta beste bi zilarrezko 200 metro tximeleta estiloan eta 4x200 erreleboetan.
  • Rick Carey estatubatuarrak irabazi zituen bizkar estiloko bi probak, Alex Baumann kanadarrak, estiloetako proban beste hainbeste egin zuelarik.

Emakumezkoen artean, hoberena Mary T. Meagher izan zen, hiru urrezko domina irabazi zituena, 100 eta 200 metro tximeleta estiloan eta 4x100 estiloetako erreleboan.

Beste kirol batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gizonezkoen gimnasia artistikoan, banakako txapelduna Koji Gushiken japoniarra izan zen, Peter Vidmar estatubatuarra eta Li Ning txinatarra garaituz. AEBek, taldekako proban irabazi zuten.
  • Emakumezkoetan taldekako garaipena Errumaniarentzat izan zen, baina, jokoetako erregina, etxeko Mary Lou Retton izan zen, Ekaterina Szabo eta Simona Pauca errumaniarrak garaitu zituena.
  • Saskibaloian, AEBek, Michael Jordan eta Pat Ewing buru zituztela, irabazi zuten urrezko domina, Espainiaren aurka. Brontzea, Jugoslaviarentzat izan zen.
  • Frantziak irabazi zuen futbolean, Brasili 3-1 irabaziz.
  • Boxeoan, AEBek, hamabi mailetatik, 9tan irabazi zuten. Tyrrell Biggsek irabazi zuen pisu astunetako urrea. Baina, handik urte batzutara, pisu astunen txapelduna izango zen Evander Holyfieldek, brontzearekin konformatu behar izan zuen 75-81 kilokoen mailan.
  • Boleibolean, sorpresa handiak egon ziren, Txina eta AEBak, pixkana-pixkana, kirol honetako potentzia tradizionalak garaitzen joan bait ziren, sobietar taldeen faltak lagundurik, lehenak gizonezkoetan eta bigarrenak emakumezkoetan urrea irabazi arte.

Sobietar boikota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorriz eta laranjaz, Los Angeleseko Jokoak boikoteatu zituzten herrialdeak.

1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoei AEBek egin zien boikotari erantzun bezala, Ekialdeko Blokeko herrialdeek, Errumaniak ezik, beste 8 herrialde sozialista aliaturekin batera, beste hainbeste egin zuten Los Angelesekoekin. Sobietar Batasunak, boikota sustatu zuena, bere kirolarientzako berme gehiegirik ez zegoela argudiatu zuen, eta, ez joateko bere erabakia, maiatzak 8an iragarri zuen, jokoak hasi baino bi hilabete inguru lehenago.


Aurrekoa
1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XXIII. Olinpiar Jokoak
1984
Ondorengoa
1988ko Seuleko Udako Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1984ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1984ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan