Steven Gardiner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Steven Gardiner

(2019)
Bizitza
JaiotzaCentral Abaco (en) Itzuli1995eko irailaren 12a (28 urte)
Herrialdea Bahamak
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 400 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua75 kilogramo
Altuera193 zentimetro

Instagram: speedystevie IAAF: 14578505 Olympic.org: steven-gardiner Edit the value on Wikidata

Steven Gardiner (Central Abaco, 1995eko irailaren 12a) Bahametako atleta da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena 400 metrotako lasterketan.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardiner Central Abaco uharteko Murphy Townen jaio zen eta gaztaroan boleibol jokalaria izan zen. Lasterka egitea ere gustuko zuen eta sprinterra izan nahi bazuen ere entrenatzaileak altuegia zela esan zion eta hobe zuela 400 metrotako lasterkaria izatea.

2015ean lortu zuen aurreneko nazioarteko domina, Munduko Errelebo Txapelketan lorturiko zilarra hain zuzen ere. Rioko 2016ko Jokoetan Bahametako taldearekin hirugarren egin zuen errelebotako lasterketan. 2017an Londresko munduko txapelketan 400 metrotako lasterketan bigarren egin zuen[1] eta 2019an munduko txapelduna izan zen, Bahametako errekorra ezarriz eta historiako seigarren denbora onena eginez[2].

Tokioko Olinpiar Jokoetan bere nagusitasuna berretsi zuen urrezko domina eskuratu baitzuen 400 metrotako lasterketan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Brasil Rio 2016 3. postua, brontzezko domina 4x400 m 2:48.49
11.a 400 m 44.72
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina 400 m 43.85
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Erresuma Batua Londres 2017 2. lekua, zilarrezko domina 400 m 44.41
Qatar Doha 2019 1. postua, urrezko domina 400 m 43.48
Munduko Errelebo txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Bahamak Nassau 2015 2. lekua, zilarrezko domina 4x400 m 2:58.91
Bahamak Nassau 2017 1. postua, urrezko domina 4x400 m mixtoa 3:14.42

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aire librean:
    • 200 metro – 19.75 (2018)
    • 300 metro – 31.83 (2020)
    • 400 metro - 43.48 (Doha, 2019)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Homewood, Brian. (2019-10-04). «Gardiner powers away to win dramatic 400 meters» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  2. «400 Metres - men - senior - outdoor» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).