Sugan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sugan, Beasaingo euskal musika talde bat da. Gaztea Sariak 07an sari bat jaso zuen.

Bere abestirik famatuenak Itxura garestia, Zarena zarelako eta Irakurketa dira. Taldearen izen bereko lehen diska honetan, euskarazko eta gaztelaniazko abestiak tartekatzen dira.

Taldeak dauzkan bereizgarri nagusiak pianoa eta ahotsak dira, melodia eta doinu lasaiak tartekatzen dituzte abeslarien ahots bikainekin. Pop musika dela esan daiteke. Abesti askok, amodioari buruz hitz egiten dute.

Eduki-taula

Taldea [aldatu]

Sugan taldea honako hauek osatzen dute:

Goenkale telesailean asko entzuten da "itxura garestia", Atxuri tabernan daudenean, baina azken aldi honetan, lehen diskako abestiak jartzen dituzte. Orain dela gutxi, ordea, Pilotari telesailarentzako abesti berria estreinatu du Suganek, "Irakurketa" izenekoaren moldaketa, hain zuzen. Telesail honengatik, oso famatua egin da Sugan.

Diskografia [aldatu]

Maketa (Komertzializatu gabe) [aldatu]

1. Diska (Sugan): [aldatu]

  1. Zarena zarelako
  2. Itxura garestia
  3. Sinesten
  4. Zuhaitza
  5. Una pasion sin razon
  6. Atzoko agurra
  7. Ez dut nahi
  8. Maitatzen zaitudalako
  9. Denboraren hitza
  10. Irakurketa (Pilotari telesailarentzat moldatuta)
  11. Tu y yo
  12. Cada vez que estoy contigo
  13. Espetxeratuta

2. Diska (?): "Malko Gorria" [aldatu]

Elkar-ekin kaleratuko dute baita ere.

  1. Arrazoiak
  2. Bizi nahi dut
  3. Elkartuko gara
  4. Eskerrak
  5. Gorroto hezurrak
  6. Hiriak
  7. Irudien bizitza
  8. Lehen zauskada
  9. Mina ez da inoiz
  10. Mugimenduan
  11. Nolabait nonbait
  12. Zai
  13. Zertarako