Summer Crossing

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Summer Crossing
Open book 01.svg
Egilea Truman Capote (2005)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua Summer Crossing
Argitaratzailea Penguin Books
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 138
Formatua Azal gogorra eta paper-azala
ISBN ISBN ISBN 0-14-118858-8 (Penguin Books Paper-azalekoan)

Summer Crossing Truman Capoteren lehen eleberria da, hemeretzi urte zituenean idatzitakoa, The New Yorker aldizkarian lanean hasi zen sasoikoa. 2005era arte ez zen argitara eman, eta bizi bitartean idazleak liburua idatzitakoan, emaitzarekin gustura ez, suntsitu zuela esana zuen behin baino gehiagotan. Itxura baten, 1940ko hamarkadan Capoteren pisua jagoten zuen pertsona lanaren eskuizkribuaz jabe egin eta gorde zuen; horren berri 2004an jakin zen.

Testuak gerora Breakfast at Tiffany's eleberriko andrazko pertsonaiaren, Holly Golightlyren antzeko prototipoa agertzen du. Grady eta Clyderen arteko hartu-emana du kontakizun Capoteren lan honek, familia aberats bateko alaba eta kotxeak zaintzen dituen beharginaren arteko maitasun istorioa.