Steven Soderbergh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Steven Soderbergh

Steven Andrew Soderbergh (Atlanta, Georgia, 1963ko urtarrilaren 14a -) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da. Oscar saria irabazi zuen 2000 Traffic filmarengatik.

Zinemagintzan, arrakasta 1989an lortu zuen Sex, lies, and videotape filmekin. Zortzi egunetan idatzi bazuen ere, Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma saria irabazi zuen. Mundu osotik kritik onak bidaltzen zizkioten, zeren, batzuen arabera, Quentin Tarantinoren Pulp Fiction filmarekin batera, 1990eko hamarkadako zinema irauli zuen Steven Soderberghen lehen film horrek.

Hurrengo filmak ez ziren hain entzutetsuak, baina arrakasta 1998an bueltatu zitzaion Out of Sight filmarekin. 2000 urtean Traffic zuzendu zuen, zeini esker Oscar irabazi zuen. Orain arte, haren film sarituena da azken hori.

Filmagintza zuzendari bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steven Soderbergh Aldatu lotura Wikidatan