Reservoir Dogs
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Reservoir Dogs | |
| Urtea | 1992 | |
| Estreinaldia | 1992ko urriaren 23a | |
| Generoa | Akzioa | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 99 min. | |
| Aurrekontua | 1.200.000 $ | |
| Banatzailea | Miramax Films Rank Film Distributors Momentum Pictures |
|
| Zuzendaria | ||
| Quentin Tarantino | ||
| Ekoizleak | ||
| Lawrence Bender | ||
| Gidoilariak | ||
| Quentin Tarantino | ||
| Aktoreak | ||
| Harvey Keitel Tim Roth Steve Buscemi Chris Penn Michael Madsen Lawrence Tierney |
||
| Argazkilariak | ||
| Andrzej Sekula | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingelesa | ||
Reservoir Dogs 1992an Quentin Tarantinok zuzendutako lehen filma da. Tarantinoren ikurra bihurtu diren hizpideak eta estetika -bortizkeria, pop kultura, elkarrizketa aparta eta saltokako istorioa- jada agertzen dira.
Tarantino Los Angelesko bideo denda batean zegoen lanean garai horretan, eta 30.000 dolarreko aurrekontuarekin, lagunen arteko filma izatekoa zen. Hala ere, gidoia Harvey Keitel aktorearengana heldu zen, eta bertan agertzeko ez ezik, ekoizteko ere prest suertatu zen. Haren laguntzarekin, 1.200.000 dolarreko aurrekontua izatera iritsi zen filma, ederra independente moduan egiteko, baina Hollywoodeko ekoizpen arruntaren aldean erabat eskasa.
Filma zinema independentearen mugarria izan da estreinalditik. Sundanceko Zinemaldian eman zenean, New York Daily News egunkariko kritikariaren hitzetan: "Jendea ez zegoen prest. Ez zekiten zer esan. Lehen filmeko hurbiltzen ari den trenaren aurrean bagina bezala sentitu ginen".
Pertsonaiak [aldatu]
- Harvey Keitel — Mr. White/Larry Dimmick
- Tim Roth — Mr. Orange/Freddy Newandyke
- Michael Madsen — Mr. Blonde/Vic Vega
- Steve Buscemi — Mr. Pink
- Chris Penn — "Nice Guy" Eddie Cabot
- Lawrence Tierney — Joe Cabot
- Edward Bunker — Mr. Blue
- Quentin Tarantino — Mr. Brown
- Randy Brooks — Holdaway
- Kirk Baltz — Marvin Nash
- Steven Wright — K-Billy DJ (ahotsa)
- Michael Sottile — Teddy
Soinu banda [aldatu]
Albumak Reservoir Dogs: Original Motion Picture Soundtrack du izena eta honako abestiak ditu:
- "And Now Little Green Bag..." (Steven Wright)
- "Little Green Bag" (The George Baker Selection)
- "Rock Flock of Five" (Steven Wright)
- "Hooked on a Feeling" (Blue Swede)
- "Bohemiath" (Steven Wright)
- "I Gotcha" (Joe Tex)
- "Magic Carpet Ride" (Bedlam)
- "Madonna Speech" (Quentin Tarantino, Edward Bunker eta Harvey Keitel)
- "Fool for Love" (Sandy Rogers)
- "Super Sounds" (Steven Wright)
- "Stuck in the Middle With You" (Stealers Wheel)
- "Harvest Moon" (Bedlam)
- "Let's Get A Taco" (Harvey Keitel eta Tim Roth)
- "Keep on Truckin'" (Steven Wright)
- "Coconut" (Harry Nilsson)
- "Home of Rock" (Steven Wright)