Sutlej

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sutlej
Satluj edo Sutlaj
Sutlej Valley from Rampur ca. 1857.jpg
Sutlej ibaiaren margolana
Kokapena IndiaIndia
PakistanPakistan
Luzera 1370 km
Iturburua Rakshastal lakua
Ibai ahoa Chenab ibaia

Sutlej ibaia, Satluj bezala ere ezaguna, eta, kartografia ingelesean Sutlaj bezala ere bai. Punjabetik, India ipar-mendebaldea eta Pakistan ipar-ekialdetik igarotzen diren bost ibaietatik luzeena da, 1.370 kilometroko luzerarekin.

Bere iturria, Rakshastal lakuan dago, Kailash menditik gertu, Vindhya mendilerroan, eta Pakistango Punjaben amaitzen da. Punjabaren ekialdeko ibaiadarra da, eta Beas ibaia, Indiako Punjab estatuan jasotzen du, eta Pakistanen jarraitzen du, Chenab ibaiarekin elkartu eta Panjnad ibaia eratuz Multān herri historikotik hegoaldera. Panjnada ibaia, Indo ibaiarekin elkartzen da Mithankoten. Indok, ordutik aurrera, Sukkurretik gertu dagoen zintzur batenn ingurutik jarraitzen du, Sindheko lur emankorretatik, eta Arabiako Itsasoan amaitzen da, Pakistango Karachi hiritik gertu. Panyab Handia izeneko eskualde historiko garrantzitsua bustitzen du. Bere hegoalde eta ekialdeko lurraldea oso idorra da, eta Thar basamortua bezala ezagutzen da.

Pakistanen, ibai honen emariaren zati bat, Cholistango basamortua ureztatzeko desbideratua izan da.

Sutlej, gainera, Saraswati ibaiaren ibaiadar garrantzitsu bat ere bada.

Presak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakhra Nangal Dam

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sutlej Aldatu lotura Wikidatan