Indus

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indus
Indus River
سندھ

Indus ibaia Karakorum errepidetik ikusita.

Kokapena IndiaIndia
Tibet
TxinaTxina
PakistanPakistan
Luzera 2.900 edo 3.180 km
Arroa 1.081.700 km²
Emaria 6.700 m³/s
Iturburua Goi-ordoki tibetarra
Ibai ahoa Arabiako itsasoa


Indus (urduz: سندھ; sindhiz: سنڌو; punjabiz: shahmukhiz: سندھ, gurmukhiz: ਸਿੰਧੂ; hindi eta sanskritoz: सिन्धु; pertsieraz: حندو ; pashtoz: ّآباسن; tibeteraz: Sengge Chu; txineraz: 印度; grezieraz: Ινδός; ingelesez: Indus River) Pakistango ibairik handiena eta luzeena da. Europan, antzinako Grezian Hindos eta antzinako Erroman Indus izenez ezaguna zen.

1947an India eta Pakistan banatu baino lehen, Indus Indiako azpikontinentearen bigarren ibairik inportanteena zen, Ganges eta gero.

[aldatu] Ibilbidea

Ibaia Tibeten du iturburua, 5.500 metroko altueran. Himalaiako haran nagusiak zeharkatzen ditu Kaxmir pasata Pakistanera ailegatzeko. Hiderabaden ibaiak delta bat sortzen du, azkenean Karatxiko portuan itsasoratzeko.

Induseko luzera osoa ez da ezaguna eta 2.900 - 3.180 kilometro artean dago. Bataz besteko emaria 6.700 /s eta 1.081.700 km² azalera duen arroa du. Bere ahoa Omango Golkoan dago, 7.770 km² deltan.

[aldatu] Historia

Antzinean pertsiarrek ibairi Sindhu zioen, izena Indiako azpikontinentean bizi ziren biztanle guztiei hedatzen: Sindhustan (Sindhuen herria).

Bere haranean K.a. 2300 eta 1750 artean, bere bazterretan Indus haraneko kultura sortu zen, antzinako kultura nagusienetako bat eta Mohenjo-Daro edo Harappa bezalako hirien sortzaile.

Ibaia ikusteko lehendabiziko europara Alexandro Handia zen. Honek Indusen bere inperioaren ekialdeko muga ezarri zuen.

[aldatu] Ibaiadar nagusiak

  • Beas
  • Kabul
  • Ravi
  • Wakha
  • Shingo
  • Sutlej
  • Astor
  • Gilgit
  • Ghizar
  • Hunza
  • Gumal
  • Zhob
  • Zanskar
  • Kunar
  • Gar
  • Shyok
  • Shigar
  • Chenab
  • Jhelum
  • Suru Chu
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Indus
Tresna pertsonalak