Suzanne Voilquin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suzanne Voilquin

(1839)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJeanne Suzanne Monnier
JaiotzaParis, 1801
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Mandé1876ko urriaren 24a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta editorea

Suzanne Voilquin, Jeanne Suzanne Monnier jaiotzean, (Paris, 1801eko abenduaren 17aSaint-Mandé, 1876ko urriaren 24a) kazetari eta idazle feminista frantsesa izan zen.

Bere liburu eta gutunetan bere bizitzako gertaerei eta egindako hautuen arrazoiei buruzko informazio ugari ematen zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa eta heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeanne Suzanne Monnier 1801eko abenduaren 17an jaio zen Parisen familia katoliko batean.[1] Aita Frantziako Iraultzan parte hartu zuen kapelagile bat izan zen; ama, emakume katoliko praktikantea. Amak, Jeanne Suzanneren heziketaren ardura zuenez, Saint-Merri auzoko Karitateko Alaben eskolara bidali zuen lehen hezkuntzako ikasketak egitera. Gaztetan, Argien Garaiko filosofoen liburuak irakurri zituen eta fede katolikoari uko egin zion. 1821ean, bere ama minbiziz hil zen, familiari bere gaixotasuna ezkutatu ondoren. 1823an, aitaren enpresak porrot egin ostean, Jeanne Suzanne eta bere ahizpa brodatzaile gisa hasi ziren lanean. 1825ean, 24 urte zituela, Eugène Voilquin inprimatzailearekin ezkondu zen.[2] Senarra sifilitikoa zen.

Saint simonista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1830ean, 29 urte zituela, Suzanne Voilquinek bat egin zuen saint simonismoarekin, Saint Simon filosofoaren ideietan oinarritutako korronte ideologikoarekin, hain zuzen. Saint simonistek gustuko zuten bizitza komunitarioa. Rue Taitbouten Henri Fournel et Claire Bazard-ek zuzendutako etxe bat zeukaten, non beren bilerak egiten zituzten. Eugèneri bertan otordu-zerbitzua emateko ardura eman zioten, hala ere, Suzanne izan zen komunitate-jatetxea zuzendu eta kudeatu zuena. Suzanne Voilquin ondo integratuta zegoen komunitatean, eta Prosper Enfantinen jarraitzaile sutsuenetako bat izan zen, Cécile Fournel, Claire Bazard, Aglaé Saint-Hilaire, Désirée Véret, Marie-Reine Guindorf eta Clorinde Rogé bezala.[3]

Saint-Amand Bazard-en zisma gertatu zenean, Suzanne Voilquinek leial jarraitu zuen Prosper Enfantinekin, baina gainerako emakumeak bezala, laster utzi zuten bileretatik kanpo, orain gizonen artean bakarrik egiten baitziren Ménilmontant-eko etxean, non Enfantin eta bere gizonezko jarraitzaileak erretiraturik baitzeuden.[3] Garai hartan, senar-emazteak banandu egin ziren, eta Eugène Louisianara joan zen anaiarteko elkarte bat sortzeko.

Kazetari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1832ko abuztuaren hasieran, saint simonisten epaiketa baino lehentxeago, bi emakume gaztek, Marie-Reine Guindorf eta Desirée Véret-ek, komunitatea utzi zuten eta La Femme libre izeneko astekari txiki bat argitaratzen hasi ziren. Egunkariaren izaera feminista agerian zegoen lehen zenbakian bertan: artikulu guztien sortzaileak emakumeak ziren, beren burua proletariotzat hartzen zuten emakume langileak, eta beren izenarekin bakarrik sinatzen zuten, "gizonaren izena, pairatzeko eroanezina, alde batera uzteko".[4] Sortzaileek eskatuta, Suzanne eskuorriaren gauzatzean parte hartzen hasi zen bigarren zenbakitik aurrera. Suzannek berak "oso herabetzat" jo zuen artikulu batean, "sexu indartsuaren abusuen aurka" modu baketsuan borrokatzeko deia egin zien emakumeei..[3]

Geroago, Marie-Reine Guindorf eta Desirée Véretek egunkaria utzi eta fourierismoarekin bat egin zuten. Suzanne Voilquinek astekariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen orduan. Bere lehen erabakia titulua aldatzea izan zen, edozein gaizki-ulertu saihesteko. Handik aurrera, La Femme libre zena La Femme nouvelle izango zen, eta geroago, La Tribune des femmes. Suzanneren ustez, titulu berria “anbiguoagoa da, baina ez du amore ematen munduko trufen aurrean”. Dena dela, izenburua hainbat aldiz aldatu zuen, argitaratutako idatzien arabera. Bere idatzietan emakumeek eskubideen aldarrikapera egin zuen, dibortziatzeko, hezteko eta baita lan egiteko ere. Bereziki, amen babesaren beharra nabarmendu zuen.[5]

Suzanne inguratzen zuten emakume gazteen artean Claire Démar zegoen, 1833ko abuztuaren 3an, bere maitalearekin batera, bere buruaz beste egin zuen gazte grinatsua. Démar-ek, hil aurretik, eskuizkribu bat utzi zuen, Ma loi d'avenir (Nire etorkizuneko legea), Suzanne Voilquini Prosper Enfantinek emango ziona. Testu latza zen; Suzanne Voilquin zain egon zen eta 1834ko udaberrian argitaratu zuen, La Tribune des femmes ixtea erabaki zuenean.[6]

1834an, lau hilabeteko bira egin zuen Frantzian, Egiptora egin nahi zuen espedizioa ezagutarazi eta finantzatzeko dirua biltzeko. Handik aurrera, emakumeen egoera hobetzeari ekin zion.[7] Kairon, giltzain gisa lan egin zuen mediku frantses batentzat, eta hari esker trebatu ahal izan zen erditzearen teknika medikoetan. Parisera itzuli zen eta 1837an emagin diploma lortu zuen. 1838an, Saint-Merri auzoan, ezkongabeko amei laguntzeko elkarte bat sortu zuen. 1839tik 1846ra, Errusian bizi izan zen, eta bertan emagin lana egin zuen. 1848an Parisa itzuli zen eta artikuluak idatzi zituen Eugénie Niboyet-en La Voix des femmes egunkari feministan. Irailean, Luisianara joan zen bere ahaizpa zaintzera. 1859an itzuli zen. 1866an argitaratu zen Souvenirs d'une fille du peuple, ou La saint-simonienne en Égypte idatzi zuen. 1876ko urriaren 24an, 74 urte zituela, hil zen Saint-Mandén.[8]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prentsa-artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Femme nouvelle, lehen zatia: "Apostolat des femmes"; bigarren zatia: "Tribune des femmes", Paris, [s.n. 1832-1833

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Suzanne Voilquin» artikulutik itzulia izan da, 2022-09-12 data duen 196914189 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-09-12 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Zancarini-Fournel, Michelle. Histoire des femmes en France: XIXe-XXe siècle. , 33 or..
  2. D'autres sources, présentent Eugène Voilquin comme étant charpentier voire architecte.
  3. a b c Lydia Elhadad, Femmes prénommées : les prolétaires saint-simoniennes, Paris, Maspero, 406p, 1978
  4. Michèle Riot-Sarcey, Histoire du féminisme
  5. Goldberg Moses, Claire. (1984). French Feminism in the 19th Century. Albany, NY: State University of New York Press.
  6. Goldberg Moses, Claire; Wahl Rabine, Leslie. (1993). Feminism, Socialism and French Romanticism. Bloomington: Indiana University Press.
  7. Schlick, Yaël. (2012). Feminisme i la política dels viatges després de la il·luminació. Lanham, MD: Roman & Littlefield, Lexington Books.
  8. Archives du Val-de-Marne, acte de décès n°241, vue 144 / 311

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elhadad, Lydia. Femmes prénommées: les prolétaires saint-simoniennes rédactrices de La Femme libre 1832-1834. Les Révoltes logiques, 4. zk., negua, eta 5. zk., udaberria-uda, 1977.
  • Wilwerth, Évelyne, Visages de la littérature féminine, Mardaga, 1987. (ISBN 978-2-87009-321-4)
  • Riot-Sarcey, Michèle, Histoire du féminisme, La Découverte, Repères bilduma, Paris, 2002.
  • Zancarini-Fournel, Michelle, Histoire des femmes en France: XIXe-XXe siècle, Presses universitaires de Rennes, 2005 ( ISBN 978-2-7535-0198-0).
  • Bard, Christine (zuz.) eta Chaperon, Sylvie (lag.), Dictionnaire des féministes : France, XVIIIe – XXIe siècle, Paris, Presses universitaires de France, 2017, 1700 or. (ISBN 978-2-13-078720-4, BNF 45220443).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]