Swilly aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Swilly aintzira
Lough Swilly (en), Loch Súilí (ga)
Fahan Creek, Lough Swilly - geograph.org.uk - 809921.jpg


Kokalekua Ulster, Irlanda
Koordenatuak 55°9′13.57″N 7°32′11.83″E / 55.1537694°N 7.5366194°E / 55.1537694; 7.5366194Koordenatuak: 55°9′13.57″N 7°32′11.83″E / 55.1537694°N 7.5366194°E / 55.1537694; 7.5366194
Betebidea Swilly, Crana eta Lennon ibaiak
Hiriak Letterkenny, Buncrana eta Rathmullan.

Swilly aintzira (ingelesez Lough Swilly eta irlanderaz Loch Súilí) Irlandako iparraldeko Donegalgo konderrian dagoen fiordoa da. Swilly ibaia itsasoratzen da bertan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanad eta Inishowen penintsulen artean kokatzen da. Herri handiena hegoaldeko muturrean du, Letterkenny hain zuzen ere. Beste herriak Rathmullan (Fanaden) eta Buncrana (Inishowenen) dira.

Baditu hainbat uharte polder sistema bidez lorturikoak, denetan handiena Inch uhartea da. XIX mendean egin ziren dikeak urari irabazitako lurretan nekazaritza bultzatzeko.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basabizitza aipagarria da, hegaztien migrazio bideetan kokaturik baitago. Besteak beste milaka beltxarga oihulari, branta musuzuri eta musubeltz etortzen dira. Uretan ere ugariak dira izurdeak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat itsasontzi daude urperaturik bertan. Alemaniar torpedo batek SS Laurentic untzia jo zuen eta bertan hondoratu zen urrezko 3.211 lingoterekin. Aurrez, 1811ean enbatak Britainiarren Royal Navyko HMS Saldanha hondoratu zuen eta 253 marinel hil ziren.

Irudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Swilly aintzira Aldatu lotura Wikidatan