Sándor Petőfi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:32, 23 abendua 2015
Sándor Petőfi
Sándor Petőfi
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Sándor Petrovics
Jaio 1823ko urtarrilak 1
Kiskőrös (Austriar Inperioa, gaur egun Hungaria)
Hil 1849ko uztailak 31
Fehéregyháza (Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Errumania)

Sándor Petőfi (jaiotzez Petrovics; hungarieraz: Petőfi Sándor, ˈpɛtøːfi ˈʃaːndor ahoskatua; eslovakieraz: Alexander Petrovič; serbieraz: Александар Петровић; Kiskőrös, Austriar Inperioa, gaur egun Hungaria, 1823ko urtarrilak 1 – Fehéregyháza, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Albești, Errumania, 1849ko uztailak 31[1]) hungariar poeta izan zen. Erromantizismoaren bultzatzailerik garrantzitsuena izan zen Hungarian.

Bizitza eta lanak

Ikasketak utzita, antzerki-talde ibiltari batean sartu zen, eta gero soldadu egin zen. 1844. urtean argitaratu zuen poema-bildumari esker egin zen ospetsu. 1848ko Hungariako Iraultzaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Hungariako armadan sartu, eta Segesvarko guduan hil zen, 1849an.

Petőfiren obra nagusiak A helység kalapácsa (1844, «Herriko mailua»), János vitéz (1845, «Janos heroia») eta Az apostol (1848, «Apostolua») dira. «Zutik, Hungaria, sorterria deika duzu» esapideak Hungariako poeta eta heroi nazional bihurtu zuen.

Erreferentziak

  1. Petőfi Sándor. Magyar Életrajzi Lexikon 1000–1990, Mek.oszk.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-23).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sándor Petőfi Aldatu lotura Wikidatan