Tønder

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tønder

Tønder
Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarkako eskualdea
Koordenatuak

54°56′34″N 08°51′50″E / 54.94278°N 8.86389°E / 54.94278; 8.86389Koordenatuak: 54°56′34″N 08°51′50″E / 54.94278°N 8.86389°E / 54.94278; 8.86389

Tønder non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Tønder
Eremua
Metropoli eremua
185 km²
1278 km²
Posta kodea 6270
Biztanleria
Metropoli eremua
7.690 bizt.
40.367
Dentsitatea 41,57 bizt./km²
Sorrera 1243
http://www.toender.dk/

Tønder Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, Danimarka eta Alemaniaren arteko mugan hain zuzen ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al Idrisi geografo arabiarrak jadanik aipatu zuen XII mendean Tu(r)ndira izenaz, zeina Tønder edo 4 kilometrotara dagoen Møgeltønder herrixka izan daitekeen.

Hansako Ligako hiri eskubideak jaso zituen 1243. urtean, Danimarkako lehenengo merkatal hiri bihurtuz. 1532an uholde handiak jasan zituen baina okerragoa izan zen 1550an John II.ak Schleswig-Holstein-Haderslevko dukeak hainbat dike eraiki eta Tønderrek itsasorako bidea eta ondorioz kaia galdu zituenean. XVII eta XVIII mendeetan ehungintza industria sortu zen. Garai hartakoak dira gaur egun ikus daitezkeen etxe zaharrenak.

1864an Schleswig Dukerriaren barnean gelditu zen eta Alemania eta Danimarkaren artean egon zen, 1920an botaketa egin arte. Botazio hartan Iparraldeko Schleswig Danimarkan gelditu zen, Tønderren %76,5ak Alemaniaren alde egin bazuen ere.

Lehen Mundu Gerran Alemaniako Zeppelinen basea egon zen bertan.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuan Tønder Festival jaialdia izaten da. Folk musika tradizionala eta modernoaz gozatzeko parada izaten da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tønder