Hegoaldeko Danimarka
Wikipedia(e)tik
|
Hegoaldeko Danimarka |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Vejle | ||
| Hiri handiena | Odense | ||
| Azalera |
12.191 km² | ||
| Udalerriak | 22 | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
1.201.547 (2012) 99 bizt/km² |
||
| Gobernu burua | Carl Holst | ||
| Web | www.regionsyddanmark.dk/wm157175 | ||
Hegoaldeko Danimarka[1] (danieraz Syddanmark) 2007tik aurrera Danimarkan sorturiko bost eskualdetako bat da. Eskualdeak 12.191 km²-ko azalera du eta 1.201.547 biztanle (2012). Hiri handiena Odense bada ere, eskualdeko hiriburua Vejle da.
Jutlandia penintsularen hegoaldeaz gain ekialdeko Fionia, Langeland, Ærø eta Als uharteak hartzen ditu.
Eduki-taula |
Udalerriak [aldatu]
2007 aurretik zeuden 78 udalerri konbinatuz 22 udalerri berri osatu dira.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Odensen: San Kanutoren katedrala, Antzokia eta Fioniako herrixka.
- Jellingeko harriak: UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak.
- Egeskov gaztelua.
- Koldinghus gaztelua.
- Sønderborg gaztelua.
- Hvedholm gaztelua.
- Belt Handiko zubia.
- Ærø uhartea.
- Legoland parkea.
Iruditegia [aldatu]
-
Ærøskøbing (Ærø uhartean).
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Danieraz) Hegoaldeko Danimarkako eskualdea