Taimyr (penintsula)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 74°00′N 98°00′E / 74.000°N 98.000°E / 74.000; 98.000

Taimyr penintsularen kokapena
Artikulu hau Errusiako penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Taimyr.

Taimyr penintsula[1] (errusieraz: Полуостров Таймыр, Таймырский полуостров) Siberiako penintsula handi bat da, Asiako iparralderen dagoena. Errusiako Krasnoiarsk eskualde edo krai-ari dagokio administratiboki.

Mugan ditu Jenisei golkoko urak, mendebaldera; Kara itsasokoak, iparraldera; Laptev itsasoko Khatanga golkoko urak, ekialdera; eta hegoaldera, kontinente aldera, Khatanga ibaiaren ibilbidea. Penintsulatik zuzenean Kara itsasora doaz Taimyr eta Piassina ibaiak, besteak beste.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nganasan herria nahikoa bakartuta bizi izan da penintsulan; horregatik xamanismo-praktikak, besteak beste, XX. mendera arte gorde izan dituzte.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisaia tipikoa, tundrarekin

Paleartikoko eskualde ekologikoaren eremua da Taimyr penintsula: "Erdialdeko Siberiako eta Taimyr penintsulako tundra" deritzonaren eskualdea, hain zuzen ere.

Taimyr penintsulan bizi izan zen inguruetako azken idi musketaduna, bertakoa.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Txeliuskin lurmuturra)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -26 -26 -24 -16 -8 1 5 4 0 -10 -19 -22 -11.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -33 -33 -33 -26 -15 -5 -3 -3 -5 -16 -26 -30 -19
Pilatutako prezipitazioa (mm) 8 9 9 8 9 18 21 22 22 15 9 11 201
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15 15 14 12 11 12 11 12 15 16 13 16 162
Eguzki orduak 0 0 124 270 217 150 186 124 62 0 0 0 1133
Iturria: World Climate Guide[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taimyr (penintsula) Aldatu lotura Wikidatan