Taitō (Tokio)
Taitō | |||
---|---|---|---|
special ward of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Japonia | ||
Metropolitan prefecture | Tokio | ||
Alkatea | Yukuo Hattori (mul) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°42′45″N 139°46′48″E / 35.71261°N 139.77997°E | ||
Azalera | 10,08 km² | ||
Mugakideak | Chiyoda, Chūō-ku, Bunkyō, Sumida-ku eta Arakawa | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 212.038 (2021eko martxoaren 1a) 13.965 (2015) | ||
Dentsitatea | 16.745 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1947ko martxoaren 15a | ||
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Suwa (en) , Osaki (en) eta Minamiaizu (en) | ||
http://www.city.taito.tokyo.jp/foreign/english/taitou-e.html www.city.taito.tokyo.jp |
Taitō (japonieraz: 台東区 Taitō-ku ) Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. Ohikoa da beste hizkuntza batzuetan "Taitō hiria" deitzea. 2011an, bertako biztanleria 168.909 zen, 16.745 biztanle kilometro karratuko dentsitatearekin 10,08 kilometro karratuko eremuan. Hiriko toki interesgarri batzuk bertan daude, besteak beste Ueno parkea eta Sensō-ji tenplua.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taitō, 23 auzo berezien artean ipar-ekialdera kokatua dago eta ekialdeko ertza Sumida ibaiak mugatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo Uenoko barrutian, 1868an, Enperadorearen Armadak, Tokugawa shogunerriaren azken babesa garaitu zuen borroka gertatu zen. Taitō 1947ko martxoaren 15ean eratu zen.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat barrutitan banatzen da Taitō:
- Ameyoko
- Asakusa
- Asakusabashi
- Ueno
- Yanaka
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ueno parkea: Auzoko parkerik handiena eta garrantzitsuena da, bertan baitaude Tokioko museorik garrantzitsuenak, batez ere Tokioko Museo Nazionala, Japoniako Zientzia Museo Nazionala eta Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala. Bost solairutako Kan'ei-ji pagoda ere parkean dago.
- Sensō-ji tenploa: Asakusa barrutian dago eta Tokioko tenplorik garrantzitsuena da. Bertan Sanja Matsuri jaialdia spatzen da.
- Ueno zooa: 1882an ireki zen eta 464 animalia espezie ditu.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzo honetan, Sumidagawa su artifizial jaialdia ospatzen da, Asakusa samba aratustea eta Sanja Matsuri jaialdia, azken hau Tokioko hiru jaialdi handienetako bat.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ueno parkeko Shinobazu putzua.
-
Sensō-ji tenploa.
-
Sanja Matsuri jaialdia Sensō-ji tenploan.
-
Sensō-jiko bost solairuko pagoda
-
Kan'ei-ji tenpluko pagoda.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Taitō auzoko webgune ofiziala ingelesez
- Taitō auzoko webgune ofiziala japonieraz
Tokio prefektura |
---|
Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima | ||
Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama | ||
Suprefeturak : Nishitama | Hachijō | Miyake | Ogasawara | Ōshima |