Ueno parkea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gereziondoak loretan (Hanami) Ueno parkean
Shinobazu putzua

Ueno parkea (上野公園 Ueno Kōen?) , Japoniako hiriburu den Tokioko Taitō auzoko Ueno barrutian kokatua dagoen parke publiko zabal bat da. Tokioko museo garrantzitsuenak bertan daude. Natur eta aisialdi baliabide garrantzitsua ere bada, baita etxerik gabeko zenbait pertsonen bizilekua ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ieyasuk 1625ean Kan'ei-ji tenplua eraiki zuen lurrek osatzen dute, tenplu hau Edo gaztelua iparrekialdearen aurka zaintzeko eraiki zuten. 1868ko Boshin gerran suntsitua izan zen tenplua, borroka honetan Tokugawa shogunerriaren porrotan Meiji berrezarkuntza ekarri zuen.

Hainbat proposamen izan ziren lur hau aprobetxatzeko, azkenean Bauduin mediku herbeheretarraren ideia gailendu eta parke publiko bihurtu zen 1873an.

Kultur baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kan'ei-ji tenpluaren atal batzuk gelditu dira, bost solairutako pagoda, Tōshōgū santutegia eta Bentendō kaperak.

Natur baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8.800 zuhaitz ingur daude bertan landatuta. Tartean Ginkgoak, Cinnamomum camphorak, zelkovak eta hainbat gereziondo mota. 24.800 m²-ko sastrakadia ere badago. Aintzira txiki bat ere badu, Shinobazu lakua, udan loto-loreak estaltzen duena.

Ueno parkea fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ueno parkea, japoniar fikzioko pertsonaia ospetsuen irudiez inguratua dago, horien artean, Mori Ogaik asmatutako Gan pertsonaia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ueno parkea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 35°42′44″N 139°46′16″E / 35.71222°N 139.77111°E / 35.71222; 139.77111