Tana

Koordenatuak: 12°00′N 37°15′E / 12°N 37.25°E / 12; 37.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tana
ጣና ሐይቅ (am)
Datu orokorrak
Garaiera1.788 m
Motaaintzira
Luzera84 km
Zabalera66 km
Azalera2.156 km²
Sakonera14 m
8 m
Bolumena28 km³
Geografia
Map
Koordenatuak12°00′N 37°15′E / 12°N 37.25°E / 12; 37.25
Estatu burujabe Etiopia
Etiopiako eskualdeaAmhara eskualdea
Hidrografia
Betebidea
HustubideaNilo Urdina
Erresidentzia denbora8,9 a
Arroaren azalera16.500 km²
Arro hidrografikoaNiloren arroa

Tana[1] (amhareraz: ጣና ሐይቅṬānā Hāyḳ; ge'ez: ጻና) Etiopiako aintzirarik handiena da, eta Nilo Urdinaren sorburua. Etiopiar mendigunearen ipar-mendebaldean dago, Amhara eskualdean, 1.840 metroko garaieran. 84 kmko luzera eta 66 kmko zabalera du. Garai eta eurien arabera, 3.000 eta 3.500 kilometro arteko azalera izaten du. Gehienezko sakonera 15 metrokoa da. Lesser Abay, Kilti, Magech, Reb eta Gumara ibaien ura hartzen du.

Tana aintziran 37 uharte inguru daude, handiena Tana Qirqos. Uharte batzuetan XIV., XV. eta XVI. mendeetan eraikitako monasterio koptoak daude (adierazgarrienak Kebran Gabriel, Ura Kidane, Meret, Narga Sélassié, Déga Estifanos, Medhane Alem de Rema, Kota Maryam eta Mertola Maryam dira). Leku bakartu hauetan eskuizkribu eta artelan erlijiosoak babestu zituzten. Santutegien kanpoko paretak pintura ederrez apaindurik daude. Etiopiar enperadore batzuk monasterio hauetan izan ziren lurperatuak[2].

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  2. World Heritage Centre: Lake Tana - Churches and Monasteries

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tana