Tania Lamarca

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tania Lamarca
Tania Lamarca
Datu pertsonalak
Izen osoa Tania Lamarca Celada
Jaio 1980ko apirilaren 30a
Gasteiz (Araba)

Tania Lamarca Celada (Gasteiz, 1980ko apirilaren 30a - ) gimnasta ohi arabarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urte zituela ekin zion gimnastika erritmikoari, Gasteizen. . Hasieran, Arabatxo klubean; gero, Beti Aurrera klubean. Han Estíbaliz Martínez edo Almudena Cid izan zituen lagun. 1994an Espainiako Junior mailako txapeldun izan zen.

1995ean Espainiako selekzioan sartu zen, eta hantxe egon zen 1997an kaleratu zuten arte[1]. Taldeka Budapesten eta Vienan Munduko Txapelketak eta Atlantako Jokoetan urrezko domina lortu zituen. Atlantan berarekin aritu zutenak Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Lorena Guréndez, Marta Baldó, Estíbaliz Martínez eta Maider Esparza izan ziren[2].

1997ko azaroaren 15ean selekziotik kaleratu zuten orduko selekzionatzailea zen María Fernándezek jarritako pisua baino 2,7 kilo gehiago zituelako.

2008ko apirilean bere istorioa azaltzeko Cristina Gallo kazetariarekin batera "Lágrimas Por Una Medalla" liburua idatzi zuen[3]. Egun senarrarekin bizi da Escarrillan eta Aitana izeneko alaba du[4].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Olinpiar Jokoak Emaitza
1995 Munduko Txapelketa, Viena zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Europako Txapelketa, Praga brontzezko domina (proba osoak eta aro) zilarrezko domina (pilota eta zinta)
1996 Munduko Txapelketa, Budapest zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Olinpiar Jokoak urrezko domina (proba osoak).
1997 Europako Txapelketa, Patras brontzezko domina (pilota eta zinta)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]