Tao Geoghegan Hart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tao Geoghegan Hart

(2016)
Bizitza
JaiotzaHolloway (en) Itzuli1995eko martxoaren 30a (29 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaStoke Newington School and Sixth Form (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Altuera183 zentimetro

taogeogheganhart.com
Twitter: taogeoghegan Edit the value on Wikidata

Tao Geoghegan Hart (Londres, Ingalaterra, 1995eko martxoaren 30a) britainiar errepideko txirrindularia da. Ineos Grenadiers taldean aritzen da.

Kirol ibilbideko garaipenik nabarmenena, 2020ko Italiako Giroa izan da.

Giroko garaipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Italiako Giroan parte hartu zuen, urrian, Geraint Thomas taldekideari laguntzeko asmotan. Hala ere, hirugarren etapan Thomasek erorikoa izan zuen eta Geoghegan Hartek lidergoa hartu behar izan zuen, nahiz eta sailkapen nagusiko 24. postuan egon, João Almeidarengandik hiru minutu baino gehiagora.

Etapak lehiatzen ziren heinean, sailkapenean gora egin eta Itzuli honetako bigarren astea amaitzean, dagoeneko hamaikagarren postuan zegoen. Urriaren 18an, bere lehen garaipena lortu zuen 15. Etapan, Piancavallo mendateko helmugan. Etapa horretan, Sunweb taldeko Jai Hindleyk eta Wilco Keldermanek osatutako bikoteari jarraitu ahal izan zion eta esprintean nagusitu zen. Emaitza honek sailkapen nagusiko laugarren postura igotzeko aukera eman zion.

Hiru egun geroago, 18. etapan, Dolomitetan, Jai Hindleyk irabazi zion esprintean, baina Kelderman maillot arrosa berritik 15 segundora hurbildu zen Geoghegan Hart. Alde hori are gehiago murriztu zen 20. etapan, Sestrièresen, Hindleyren aurretik helmugaratu zen eta australiarrarengandik 86 ehunenera gelditu zen. Azken etapan, Milango erlojupekoan, Geoghegan Hartek Giroa irabazi zuen, Hindleyri 39 segundo ateraz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitzak lasterketa nagusietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli handietako emaitzak
Itzuli handia 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Elastiko arrosa Italiako Giroa UT 1. UT
Elastiko horia Frantziako Tourra 60.
Elastiko gorria Espainiako Vuelta 62. 20. 19.
Beste Itzuliak
Itzulia 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Paris-Niza 32. UT
Tirreno-Adriatiko 30. UT 3. 29.
Kataluniako Volta 53. X
Euskal Herriko Itzulia 90. 68. X UT 29. 43.
Romandiako Tourra X 9.
Dauphiné Libéré 13. 10. 8.
Suitzako Itzulia 14. X
Munduko txapelketetako emaitzak
Lasterketa 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Errepideko munduko txapelketa 117. UT 26.
Erlojupeko munduko txapelketa 43. 35.

—: ez zuen parte hartu
X: ez zen jokatu
UT: utzi zuen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]