Italiako Giroa
| Italiako Giroa | |
|---|---|
| Jatorrizko izena: | Giro d'Italia |
| Lekua: | Italia |
| Data: | Maiatza |
| Mota: | Itzuli Handia |
| Historia | |
| Aurreneko Edizioa: | 1909 |
| Edizio kopurua: | 95 (2011) |
| Lehenengo garailea: | Luigi Ganna |
| Garaipen gehien: | Alfredo Binda, Fausto Coppi eta Eddy Merckx , 5 garaipen |
Italiako Giroa, askotan Giroa bezala soilik ezagutua. 1909. urtean izan zuen lehen ekitaldia eta Luigi Ganna Italiarrak irabazi zuen.
Itzuli handien sailean sailkatuta dago eta Maiatzean ospatzen da, hiru astez Italiako txoko guztiak zeharkatuz.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Italiako Giroa Frantziako Tourrarekin inspiratu zen, eta lasterketa frantsesa L'Auto egunkariak antolatzen bazuen, Italiako Giroa La Gazzetta dello Sport egunkaria hasi zen antolakuntza lanetan. Historiako aurreneko Giroa Milanen hasi zen, zortzi etapa ziren eta 2448km guztira. Luigi Ganna izan zen ekitaldi honen irabazlea.
[aldatu] Maillotak
Frantziako Tourrean ez bezala Italiako Giroan sailkapen orokorreko liderrak Maglia Rosa (Maillot Arrosa) janzten du, 1931. urteaz geroztik, kolore hau baitzen La Gazzetta dello Sport egunkariko orrien kolorea. Mendiko erregeak Maillot berde bat eramaten du, eta sprintetako sailkapeneko lidrrak Maglia Ciclaminoa (Maillot Morea). Italiako Giroak Intergiro delako sailkapena ere badu eta honen liderrak maillot urdin bat janzten du.
[aldatu] Palmaresa
2011ko edizioa barne kontuan hartuta, garaipen bat baino gehiago lortu dituzten txirrindulariak hauexek dira:
Alfredo Binda: 5 garaipen (1925, '27, '28, '29 eta '33).
Fausto Coppi: 5 (1940, '47, '49, '42 eta '53).
Eddy Merckx: 5 (1968, '70, '72, '73 eta '74).
Costante Girardengo: 3 (1919, '23 eta '26).
Gino Bartali: 3 (1936, '37 eta '46).
Fiorenzo Magni: 3 (1948, '51 eta '55).
Felice Gimondi: 3 (1967, '69 eta '76).
Bernard Hinault: 3 (1980, '82 eta '85).
Carlo Galetti: 2 (1910 eta '11).
Giovanni Brunero: 2 (1921 eta '22).
Giovanni Valetti: 2 (1938 eta '39).
Charly Gaul: 2 (1956 eta '59).
Franco Balmamion: 2 (1962 eta '63).
Jacques Anquetil: 2 (1960 eta '64).
Giuseppe Saronni: 2 (1979 eta '83).
Miguel Indurain: 2 (1992 eta '93).
Ivan Gotti: 2 (1997 eta '99).
Gilberto Simoni: 2 (2001 eta '03).
Paolo Savoldelli: 2 (2002 eta '05).
Ivan Basso: 2 (2006 eta '10).
Alberto Contador: 2 (2008 eta '11).
[aldatu] Edizio guztiak
- 1912ko Italiako Giroa taldeka jokatu zen. Atala talde garailea Carlo Galetti, Giovanni Michelotto eta Eberardo Pavesik osatua zegoen.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Italieraz) Italiako Giroaren webgune ofiziala
- (Italieraz) La Gazzetta dello Sporten Webgune Ofiziala
- (Euskaraz) Giroa Barrutik: Markel Irizar eta Iban Velasco txirrindularien bloga