Tartan
Wikipedia(e)tik
Tartan (frantsesezko Tiretain hitzetik) delakoa eskoziar jatorrizko oihal mota bat da.
Tartanaren koloreek ordezkatzen duten Eskoziako klanaren koloreak erakusten dituzte. Gizonek beren gorputzaren inguruan biltzen zuten oihal zati handi bat zen, eta soberakina euren sorbaldan zarrailu batez heltzen zuten. Tartan baten ezarrera artetzat hartu ohi da, honetan tolesak egoki jartzen ziren-eta.
Aipatzekoa da usadio handiko Gilwell Park akanpaleku-eskolan McClaren klanaren tartan zati bat buruzapi scoutaren alboan jartzen dela. Betiere klan horren ohorez, klan honek eskaut mugimenduari kokaleku hori eskaini baitzion, bere fundatzailea zen Robert Baden-Powell pertsonan.