Tarzan the Ape Man (1932ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tarzan the Ape Man
Datuak
Jatorrizko izenburua Tarzan the Ape Man
Urtea 1932
Estreinaldia 1932ko martxoaren 25a
Generoa Abentura
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 99 minutu
Banatzailea Metro-Goldwyn-Mayer
Zuzendaria
W.S. Van Dyke
Ekoizleak
Bernard H. Hyman
Irving Thalberg
Gidoilariak
Edgar Rice Burroughs (eleberria)
Cyril Hume (egokitzapena)
Aktoreak
Johnny Weissmuller
Neil Hamilton
Maureen O'Sullivan
C. Aubrey Smith
Musikagileak
George Richelavie
Argazkilariak
Clyde De Vinna
Harold Rosson
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
Zuri-beltzean

Tarzan the Ape Man (1932) Edgar Rice Burroughs idazleak sorturiko Tarzan oihaneko heroiaren abenturak ditu kontakizun, Tarzan of the Apes eleberrian kontaturikoak hain zuzen, lauso bada ere. Antzezleak Johnny Weissmuller, Neil Hamilton, C. Aubrey Smith eta Maureen O'Sullivan izan ziren. Filma W.S. Van Dykek zuzendu zuen. 1959an eta 1981ean izen bereko ekoizpenak sortu zituzten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

James Parker (C. Aubrey Smith) eta Harry Holt (Neil Hamilton) Afrikara abiatu dira, elefanteen letaginen boliak aberastuko dituelakoan. Parkerren alaba xarmanta Jane ere (Maureen O'Sullivan) hara bertaratuko da. Harryk Jane du gogoko. Janek estrainekoz Tarzanekin (Johnny Weissmuller) topo egiten duenean beldur da, baina behin ezagututa, maitemintzen hasia da. Tribu batek aitaren taldea harrapatutakoan, Janek Tarzanen bila bidaliko du Cheeta.


Filmaren gaineko hainbat kontu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tarzan the Ape Man filmean aurrenekoz agertu ziren elkar batera Weissmuller, O'Sullivan eta Cheeta txinpantzea. Azken hau propio filmerako sorturiko pertsonaia da, ez baita eleberrian haren aztarrenik.
  • Tarzanen oihu ezaguna lehen aldiz aditu zen film honetan, Douglas Shearer soinu teknikariak asmatua, Austriako yodel deritzen kantuetan oinarritua itxura baten.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Weissmuller.jpg
Johnny Weissmuller
Tarzan
Neil Hamilton Harry Holt
Maureen O'Sullivan in Woman Wanted trailer.jpg
Maureen O'Sullivan
Jane Parker
C Aubrey Smith in Waterloo Bridge trailer.jpg
C. Aubrey Smith
James Parker


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarzan the Ape Man (1932ko filma) Aldatu lotura Wikidatan