Teledetekzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gasteiz eta Gasteiz mendien airetiko argazkia

Teledetekzioa airetik edo espaziotik irudiak hartu eta irudi horien tratamendua barne hartzen dituen prozesua da. Teledetekzio-teknikarik erabiliena airetiko argazkia da oraindik, baina espazioan sateliteetan jarritako sentsoreen bidez hartzen diren irudien garrantzia gero eta handiagoa da.

Teledetekzioak dituen aplikazioen artean, ingurumenari loturikoek gorakada handia izan dute azken urteotan, batez ere 1970eko hamarkadaz geroztik. Besteak beste, ondoko hauek aipa daitezke: isurtze-ereduen sorrera, azaleko uren inbentarioa, hodei-masen analisia denbora errealean, itsasoaren kutsaduraren eta itsaslasterren kontrola, uraren kalitate fisikoaren kontrola, lurrazaleko landarediaren kartografia, landarediaren estres-egoeren ebaluazioa (lehorteak, suteak, baso-soiltzea), uzten inbentarioa eta uzten iragarpena, etab.

Adibidez, infragorri ertainaren banda lurrazalaren hezetasuna ezagutzeko erabil daiteke, eta horrela labore bat lehorrekoa den edo ureztatua den froga daiteke; NDVI izeneko algoritmoak, bestalde, landareen jokabide erradiometriko bereziaz baliatzen dira landaredi mota ezberdinak bereizteko; azken adibide bat aipatzearren, infragorri termikoa deritzon bandaren bitartez beroa atzeman daiteke eta, beraz, suteak kontrolatzeko erabil daiteke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teledetekzio Aldatu lotura Wikidatan