Telekomunikazioen Batasun Internazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Telekomunikazioen Batasun Internazionala
International Telecommunication Union
ITUren bandera
ITUren bandera
Mota Nazio Batuen Erakundearen agentzia
Akronimoa ITU, UIT
Noiz sortuta 1965ko maiatzaren 17an
Egoitza Geneva, SuitzaSuitza
Burua Hamadoun Touré
webgunea http://www.itu.int
ITUren egoitza, Genevan

Telekomunikazioen Batasun Internazionala (ITU) Nazio Batuen Erakundearen menpeko telekomunikazioetan espezializatutako agentzia da, eta nazioarte mailan, Administrazio ezberdinen eta enpresa operadoreen arteko informazio eta komunikazio teknologiei buruzko araudien arduraduna da.[1] ITUk irrati-uhinen erabilera global partekatua koordinatzen du, hala nola telefonia mugikorrean erabiltzen diren frekuentziak, satelite artifizialen orbitak esleitzean kooperazio internazioala bultzatzen du, telekomunikazio azpiegiturak sustatzeko lanak burutzen ditu, eta mundu mailako estandar teknikoen garapen eta koordinazioan jarduten du.

ITU munduan gobernuarteko erakundeen artean zaharrena da, 1865 urtean jaio baitzen Parisen, hasierako telegrafo sistemak asmatu zirenetik hain zuzen.[2] Garaiko telekomunikazio sistema horien arteko konexio internazionalak kontrolatzeko sortu zen, eta ordutik, ITU agentziak hurrengo gailuen garapenak ahalbidetu ditu: irrati bidezko komunikazio, satelite artifizialen bitarteko irrati difusio, telebista, telefono eta ordenagailuena.

Erakundea Nazio Batuen Erakundearen barruan sartu zen 1947an. Geroztik, 1998 eta 2003 urteen artean teknologiaren garapenean arduradun ziren beste erakundeak bere gain hartu ditu, hala nola ITAA eta IBTA (Administrazio Teknologikoaren Kontseilu Internazionala). Egoitza Suitzako Geneva hirian du.

Eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Komunikazio azpiegitura nazionalak sare globalekin konektatzea errazteko telefonia mugikorreko estandarrak garatzea. Hala, edozein herrialdetik telefono dei, fax, edota datu informazio truke perfektua bermatzen da.
  • Teknologia berriak telekomunikazio sare globalean integratzeko lanak burutzea.
  • Irrati frekuentziak eta sateliteen orbitak kudeatzea, komunikazio gailu askok eta askok erabiliak, hala nola telefono mugikorrak, irrati eta telebistak, satelite bidezko komunikazio sistemak, itsas zein aire nabigaziorako segurtasun sistemak, sistema informatikoak, eta abar.
  • 188 Estatu eta 450 enpresa baino gehiagoren arteko lankidetza sustatzea, telekomunikazio sistema hobeak eta merkeagoak garatu eta ahal beste herritarren esku jartzeko.

Telekomunikazioen Batasun Internazionala hiru sektoretan banatzen da:[3]

    • ITU-T: Telekomunikazioen Normalizazio Sektorea.
    • ITU-R: Radiokomunikazioen Normalizazio Sektorea.
    • ITU-D: Telekomunikazioen Garapen Sektorea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]