Teresa Iturralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Iturralde
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1787
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1829 (41/42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa

Teresa Iturralde Añibarro (Bilbo, 1787 - Bilbo, 1829) emakume bizkaitarra, Hego Euskal Herriko Foruen alde borrokatu zuen.[1]

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando VII. Borkoikoa Espainiako tronuaren buru bera jarri zenean, estatua era absolutistan gobernatu zuen eta ez zen herritarren gustuko izan. 1814 eta 1820 artean, Cádizko Konstituzioa ezerezean utzi zuen eta liberalak jazarri zituen. Baina 1820an, Riegoren pronuntziamenduak Hirurteko Liberala hasi zuen: Cádizko Konstituzioa berrezarri eta desamortizazio bati ekin zioten. Fernando VII. Borkoikoak onartu behar izan zuen, baina 1823an San Luisen Ehun Mila Semeak armadak liberalen boterearekin amaitu zuen eta Espainia absolutismora itzuli zen.

Bizkaian 1820ko ekainean bertan hasi ziren Konstituzioaren aurkako protestak eta gerra-prestaketak, konstituzio hori Foruen aurkako tresna baitzen. 1821eko martxoan Bizkaiko matxinatuen buruak preso hartu zuten, hau da, Fernando Zabala.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teresa Iturralde Foruen alde eta liberalisten aurka borrokatu zuen. Bere konpromezuan, gerrillako kapitaina izan zen. XIX. mendeko hogeigarren hamarkadan liberalen aurka sortu ziren mugimendutan inplikatuta egon zen, besteak beste, matxinatuen buruei babesa emanez, korreo funtzioa betetzen eta, baita ere, borroketan parte hartzen, dibisio baten buru gisa. Fernando Zabala, matxinatuen burua, bere Barrenkale Barrenako etxean gorde zuen. Espetxeratua izan zen eta Baionan ere babesa hartu behar izan zuen. Liberalek haren izen onarekin bukatzeko "Pepa Fandango" goitizena jarri zioten. Absolutisten garaipenarekin eta Fernando VII. Borkoikoaren armadak matxinatuak onartuak izan ziren baina Teresa, emakumea zenez, horren truke estanko bat eskaini zioten. Bilbon, 1829an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hektor Ortegaren Gomutan liburutik hartutako artikulua, Bilbao, 2022ko otsailan, 42 or.