Teresa Solà i Vilà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Solà i Vilà
Bizitza
JaiotzaPalafrugell1886ko azaroaren 6a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSant Antoni de Vilamajor1979ko otsailaren 25a (92 urte)
Familia
AmaQ87271681
Ezkontidea(k)Josep Aragay i Blanchart (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakprimary school teacher (en) Itzuli

Teresa Solà i Vilà (Palafrugell, Katalunia, 1886ko azaroaren 6aSant Antoni de Vilamajor, 1979ko otsailaren 25a) maistra izan zen eta Kataluniako hainbat herritan aritu zen lanean.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle-ikasketak egin zituen, gurasoen urratsei jarraituz. 21 urterekin lizentziatu zen eta irakasle-lanpostua lortu zuen Albiko eskolan, eta zazpi urtez jardun zuen bertan.

1917an Bredara aldatu zen, eta han Josep Aragayrekin ezkondu zen 1934an. Gerra zibilaren aurretik eta Aragayrekin izandako ezkontzaren ondorioz, intelektualtasun novecentistako pertsonaiekin harremandu ahal izan zen, hala nola; Carles Riba, Clementina Arderiu, Josep Obiols, Miquel Cardona, Xavier Nogués eta Isabel Escalada, Bartzelonako Montseny udalerrian denboraldika elkartzen zirenak.

Gerra Zibilaren ondoren, senar-emazteak errepresaliatu egin zituzten. Funtzionario Zibilen Arazketarako Epaitegi Militar Bereziak prozesatu zuen Solà, Kataluniako Gerra Ikuskaritzan, eta sei urte eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri zioten, besteak beste, "jarrera txarra, ezkerreko ideologia eta sindikatua Irakaskuntzako Langileen Federazioan (FETE)" leporatuta.[1]

Solà Bartzelonako Les Corts espetxean sartu zuten 1939ko abuztuaren 18an. 1941eko otsailaren 26an atera zen behin-behineko askatasunean, baina 1944ko apirilaren 5era arte ez zitzaion behin betiko askatasuna eman. Berriro ere Bredako irakasle-eskolan hasi zen eskola partikularrak ematen, baina diktadura frankistaren aldeko pertsona batzuek egindako presioagatik, bere jarduera bertan behera utzi behar izan zuen. Azkenik, Sant Antoni de Vilamajor-eko eskolan irakasle izatea lortu zuen, Bredatik 30 kilometro baino gehiagora, agintariek hala eskatuta, eta 1951tik 1957ra jardunean egon zen.[1]

Erretiroa hartu ondoren, Bredako José Aragay Udal Museoa sortzen parte hartu zuen, eta bere senar zenaren obra-funts garrantzitsu bat eman zuen.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bredako biztanleek omenaldia egiten zioten Solàri, museoaren ondoan dauden lorategiei bere izena emanez. Lorategi horiek neskatoen eskolako patioaren zati bat hartzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Castanyer i Angelet, Xavier. (01-01-2013). «Homenatge a Teresa» Revista de Girona: 32..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]