Ternuako Banku Handiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Banku Handiaren kokapen mapa.
ZEE erakundeak burututako Bankuaren mugen zehaztapena.

Ternuako Banku Handiak (ingelesez Grand Banks of Newfoundland eta frantsesez Grands Bancs) Ozeano Atlantikoan dagoen Ipar Amerikako plataforma kontinentalaren zati da, bertan eman ohi diren baldintzek mundu osoko arrantza eremu handiena bilakatzen dutelarik.

Ternua uhartearen hego-ekialdean dago, iparraldetik hegoaldera 560 km luze, eta ekialdetik mendebaldera 675 km zabal hedatu eta mundu osoan agitz ezaguna den arrantza eremua delarik, denera 282.500 km²-ko azalera du. Sakonera gutxiko urak dira (25-100 metro artean, gehienera 200 metro), eremu hotz horretan Labradorreko itsaslasterra eta Golkoko itsaslasterra, ondorioz bertan maiz laino itxia jazo ohi delarik.

1498an Joan Cabotok Banku Handiak lehenbiziko aldiz deskribatu zituen. XVI. eta XVIII. mendearen artean euskal baleazaleen ohiko arrantza eremua izan zen. 1977an Kanadak eskualde honetan ahal zen eremu handienara heldu nahizik bere arrantza baimena edo eskaera handitu zuen, ordutik aurrera beste herrialde batzuen arrantza eskubideak eremu honetan asko murriztu zirelarik.

Koordenatuak: 45°14′13″N 50°59′21.2″W / 45.23694°N 50.989222°W / 45.23694; -50.989222