Joan Caboto
Wikipedia(e)tik
Joan Caboto —italierazko jaiotza-izena: Giovanni Caboto— (Venezia, Italia, 1450 - Ingalaterra, 1499) itsasgizona izan zen. Henrike VII.a Ingalaterrakoaren zerbitzuan ari zelarik, zera proposatu zuen: Amerikaren iparraldea inguratuz Txinarako itsasbide berri bat aurkitzea. Sebastian semearekin batera, Ternua aurkitu zuen, eta Groenlandiako, Labradorko eta Ingalaterra Berriko kostaldeak ikertu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.