The Aviator (2004ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:24, 22 urtarrila 2016

The Aviator (euskaraz Hegazkinlaria) 2004ko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Charles Higham idazlearen Howard Hughes: The Secret Life liburuan oinarritua dago, bertan Howard Hughes estatubatuar enpresaburu, aberats, hegazkinlari eta zinema ekoizle eta zuzendariaren bizitza kontatzen delarik. Filma honetan Leonardo DiCaprio, Cate Blanchett, John C. Reilly, Kate Beckinsale, Alan Alda, Alec Baldwin. Jude Law, Gwen Stefani, Ian Holm, Danny Huston eta Brent Spiner aktoreek antzeztu zuten.

Filmak 11 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, 5 irabaziz: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Cate Blanchett), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Robert Richardson), Muntatze onenaren Oscar Saria (Thelma Schoonmaker), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Sandy Powell) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Dante Ferretti).

Argumentua

Filmak Howard Hughesen (Leonardo DiCaprio) bizitzaren zati bat kontatzen du, hain zuzen ere, bere lehenbiziko Hell's Angels filmati hasi eta bere gogokoena eta garai hartako hegazkin handiena izan zen Spruce Goose delakoa hegalaraztea lortzen duen uneraino.

Istorioak nagusiki Hughesek hegazkigintza eta zinemarengatik zuen griña deskribatzen du, bai eta garai hartako zinemako izarrak ziren Katharine Hepburn (Cate Blanchett) eta Ava Gardner (Kate Beckinsale) aktoreekin izandako harreman gorabeheratsuak ere. Bestalde, Hughesen TWA hegazkin konpainiak eta Pan Am konpainiaren arteko nazioarteko bidaien kontrola bereganatzeko lehia ere agertzen da. Filma osoan zehar Hughesen azken egunerarte izan zuen izaera obsesibo-konpultsiboaren bilakaera ere ikus daiteke.

Aktoreak

Kanpo loturak