Robert Richardson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Robert Richardson (Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1937) fisikaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika-ikasketak egin zituen Virginiako Institutu Politeknikoan (1958) eta Dukeko Unibertsitatean (1966). Azkeneko urte horretan Cornellgo Unibertsitateko ikertzaile-laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta 1975erako Cornellgo katedradun zen. 1990ean unibertsitate horretako fisika atomiko eta egoera solidoko laborategietako zuzendari izendatu zuten. Han hasi zen helio 3-arekin lanean, David M. Lee fisikariarekin eta Douglas D. Osheroff doktorego-ikaslearekin batera. Hiru zientzialariok oso tenperatura apaletaraino hozten zuten helio 3-a gradu milaren batzuk zero absolututik gora, isotopo horren ezaugarri magnetikoak aztertzeko. Baina 1971n, Osheroffek presio-aldaketak antzeman zituen helio 3-aren barruan, eta superjariakortasunerako trantsizioa gertatu zela pentsatu zuen. Hiru zientzialariok emaitza baieztatu zuten, baina gainerako zientzialariek ez zuten onartu, harik eta beste ikertzaile batzuek hurrengo urtean aurkikuntza hura berretsi zuten arte.

Likido superjariakor bat erresistentziarik gabe isurtzen da, eta quantumaren mekanikaren estatistika-legeen mendean dago. Likido superjariakorrak garrantzi handikoak dira fisikan, beren sistema makroskopikoan quantumen efektuak azter daitezkeelako. Helio 3-aren superjariakortasunaren aurkikuntzagatik, Richardson, Lee eta Osheroffek Fisikako Nobel Saria jaso zuten 1996an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]