The Doors
The Doors taldea 1968an.
|
||
| Datuak | ||
| Jatorria | ||
| Musika mota | Rock, rock psikodelikoa, rock azidoa, hard rock, blues rock | |
| Urteak | 1965–1973 Elkartze partzialak: 1978, 1993 eta 2000 |
|
| Diskoetxeak | Elektra Rhino |
|
| Webgunea | www.thedoors.com | |
| Taldekideak | ||
| Jim Morrison † Ray Manzarek John Densmore Robby Krieger |
||
The Doors (euskaraz Ateak) 1965eko uztailean Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko Los Angeles hirian sortu zen rock talde estatubatuarra izan zen. Jefferson Airplane, Grateful Dead, The Beatles edota Pink Floyd taldeekin batera 1960ko hamarkadako psikodeliaren ordezkari nagusiak bilakatu ziren.
Taldeko kideak Jim Morrison (ahotsa), Ray Manzarek (teklatua), John Densmore (bateria) eta [[Robby Krieger] (gitarra) izan ziren. Dirudienez, taldeak bere izena Aldous Huxley idazle ingelesaren The Doors of Perception ("Sumaketaren Ateak") liburutik hartu omen zuen: "Sumaketaren ateak garbitzen direnean, gizonari gauzak diren bezalaxe agertu zaizkio... infinitoa". 1960ko hamarkadako rock ekitaldi polemikoenetako batzuk ere burutu zituzten, gehienbat taldeko abeslaria zen Morrisonen izaera basatia eta aurre ikusiezina, hitz poetiko eta eszenatokian zuen karisma pertsonalaren ondorioz.
Taldearen ibilbidea 1973an amaitu zen, halere bere ospea mantendu eta areagotu ere egin da. Estatu Batuetan 32.5 bilduma saldu dituzte. Aldiz, mundu osoan zehar 80 eta 100 milioi bilduma artean saldu dituzte. Gaur egun, Ray Manzarek eta Robby Krieger kide sortzaileek beste musikari batzuekin jatorrizko taldearen abestiak bakarrik joz jarraitzen dute.
Iruditegia [aldatu]
Ikus gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- The Doors taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)