Jimi Hendrix
| Jimi Hendrix | ||
|---|---|---|
![]() Jimi Hendrix 1968an Herbeheretako telebista saio batean joaz. |
||
| Datuak | ||
| Ezizenak | Jimi Hendrix Buster |
|
| Jaiotza herria | Seattle, Washington, AEB | |
| Jaiotza data | 1942ko azaroaren 27a | |
| Heriotza herria | Londres, Erresuma Batua | |
| Heriotza data | 1970eko irailaren 8a | |
| Musika mota | Hard rock, blues rock, acid rock, rock psikodelikoa, funk rock, blues | |
| Tresnak | Gitarra, ahotsa, baxua, bateria, pianoa | |
| Urteak | 1963–1970 | |
| Loturak beste artista batzuekin |
The Jimi Hendrix Experience, Gypsy Sun and Rainbows, Band of Gypsys, The Isley Brothers, Little Richard, Curtis Knight & the Squires | |
| Webgunea | www.jimihendrix.com | |
James Marshall "Jimi" Hendrix, Johnny Allen Hendrix bezala jaioa (Seattle, Washington, AEB, 1942ko azaroaren 27a - Londres, Erresuma Batua, 1970eko irailaren 8a), estatu batuetako gitarrista, abeslari eta konpositore bat izan zen. Rock musikaren historiako gitarrista elektriko handiena kontsideratzen da, baita bere garaiko musikari garrantzitsuenetarikoa, den generoa dela eragin handia izan baitzuen.
2003 urtean Rolling Stone aldizkariak historiako gitarrajolerik onena bezala saritu zuen.[1]
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Lehen gitarra akustikoa lau urterekin izan zuen eta 1959an lehen gitarra elektrikoa izan zuen. Ez zuen musikarik ikasi, autodidakta zen eta kantu oso onak idatzi zituen. King Casuals taldearekin hasi zen jotzen eta 1965etik aurrera bere taldean, "Jimmy James and the blue flames" deiturikoa, eratu zuen. Gero marihuana eta LSDa kontsumitzen hasi zen eta garai horretan, 1968an, bere diskorik garrantzitsuena garatu zuen; "Electric Ladyland".
Chas Chandler,Noel Redding eta Mitch Mitchel bateriajolearekin The Jimi Hendrix Experience taldea sortu zuten 1966ean Londresen.
Monterrey-en bere kontzertu onenetakoa eman zuen gitarra sutan izanez eta guzti eta Woodstock-eko jaialdian ere parte hartu zuen.
1970ean, disko berria grabatzen ari zela, hil zen Londresen, eta bere heriotzaren kausak oraindik ez dira argitu.
[aldatu] Experience Music Project
2000. urtean Seattleen Experience Music Project museoa inauguratu zen, Frank Gehry arkitektoak egina, Jimi Hendrixen eta beste talde batzuen omenez.
[aldatu] Diskografia
[aldatu] The Jimi Hendrix Experience
- Are You Experienced (1967)
- Axis: Bold as Love (1967)
- Electric Ladyland (1968)
[aldatu] Bakarlanak
- Band of Gypsys (1970) (zuzenean)
- First Rays of the New Rising Sun (1970, hil ondoren)
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) The 100 Greatest Guitarists of All Time Rolling Stone, 2003ko irailaren 18a
[aldatu] Kanpo loturak
