The Enforcer

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:31, 22 urtarrila 2016

The Enforcer (euskaraz Exekutatzailea) 1976ko James Fargo estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Clint Eastwood, Harry Guardino, Bradford Dillman, Tyne Daly, DeVeren Bookwalter eta Brian Blessed aktoreek antzeztu zuten.

1970eko hamarkadan Clint Eastwood aktorea ospetsu bilakatu zuen Harry Zikina Callahan inspektorearen saileko hirugarren filma da, aurretik Dirty Harry (Harry Zikina, 1971) eta Magnum Force (Magnum Indarra, 1973).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Oraingo honetan, Harry Callahan (Clint Eastwood) inspektoreak San Francisco hiriaz nagusitu nahi duen Herri Ekintza Iraultzailea izeneko talde terrorista bateko kideei aurre egin beharko diete. Callahan eta Kate Moore (Tyne Daly) laguntzaile berriak terroristek bahitu duten alkatea (John Crawford) ere erreskatatu beharko dute.

Aktoreak

Kanpo loturak