The Getaway (1972ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Getaway (euskaraz Ihesa) 1972ko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Jim Thompson idazlearen izenburu berdineko The Getaway eleberrian oinarritua dago. Bertan, Steve McQueen eta Ali MacGraw aktoreek antzeztu zuten.

1994an izenburu berdineko The Getaway berregokitzapena izan zuen, orduko hartan Alec Baldwin eta Kim Basinger aktoreek antzeztu zutelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

McCoy (Steve McQueen) armaz burututako lapurreta saiakeragatik espetxetratua eta 10 urteko lan astunak egitera zigortua dago. Haren emaztea den Carolek (Ali MacGraw) senarra bisitatu eta hura zigorra bete aurretik aske uztearen truk Jack Beynon (Ben Johnson) eragin handiko negoziogizon ustelarekin akordio batera iritsiko da, Beynonek McCoyri behin aske egonta Rudy (Al Lettieri) eta Frank (Bo Hopkins) pistolarien laguntzaz banku bat lapurtzeko baldintza ezarriko diolarik.

McCoyk lapurreta xehetasun guztiaz antolatu eta diru sari handia bereganatuko du. Halere, bere laguntzaileen esperientzia ezaren ondorioz gauzak korapilatu eta bere emazte Carolekin batera nerehalakoan ihes egin beharko du. Ihesaldian senar-emazteak traizionatuak eta jarraituak izango dira, maiz autoz aldatu eta euren buruak bortizkeriaren bidez defendatzera derrigortuak egon beharko dutelarik. Azkenean kamioi zaharkitu bat eta samaritar zintzo (Slim Pickens) bati esker Mexikora ihes egitea lortu dute, azken horren laguntza diruz ongi eskertuko diotelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak