The Informer (1935eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:36, 22 urtarrila 2016


The Informer (euskaraz Informatzailea) John Fordek zuzendu eta Victor McLaglenek antzeztutako 1935ko filma bat da. Liam O'Flaherty idazle irlandarraren idazlan batean oinarrituta dago. Bere filmatze denbora 3 astekoa izango da.

4 Oscar sari bereganatu zituen: Zuzendari onena, aktore onena (Victor McLaglen), gidoi onena eta musika onena.

Filma hau Forden apustu pertsonala izan zen, honek bere lehen Oscar saria eman zion, bere filmaketa aurrera zihoan arabera John Fordek ohitura zuen bezala filmaren ekoizleekin hika-mika larriak izan zituen. Filmaleku zahar batean filmatu beharrean aurkitu ziren, dekoratu moduan berriz margotutako oihalak erabili zituzten, baina Ford eta bere lankideek ehundura bisualak itzalen erresuma bilakatuko dituzte, honela salatariak diren dekoratu-hondoetako definizioa saihestuz. Zenbait sekuentzia gogoangarri (adibidez epaiketarena) bat-batean martxan filmatuaz egin ziren.

Sinopsia

Irlanda, 1922. urtea. 1920. hamarkadako Dublin asaldatua, Gypo Nolan (Victor McLaglen), fundamentu eskaseko tipo ganoragabe eta aldrebes bat da, Irlandar Askapen Mugimendutik kaleratu berri dute bere zurrut egiteko zaletasuna dela eta. Bere neskalaguna den Katie-rekin Estatu Batuetara bidaiatzea amesten du. Agintariek eskeintzen duten diru-sariak kemenduta, Gypok bere lagunmin eta kide den Frankie McPhillip (Wallace Ford) IRAko ekintzailearen kokalekua salatzen du.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Informer (1935eko filma) Aldatu lotura Wikidatan

The Informer filmari buruzko web orrialdea