The Lion in Winter

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:00, 23 urtarrila 2016

The Lion in Winter (euskaraz Lehoia Neguan) 1968ko Anthony Harvey ingeles zinema zuzendariaren historia drama filma bat da. James Goldmanen izen berdineko The Lion in Winter antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Peter O'Toole, Katharine Hepburn, Anthony Hopkins, John Castle, Nigel Terry eta Timothy Dalton aktoreek antzeztu zuten.

2003an izen berdineko The Lion in Winter berregokitzapena izan zuen, kasu honetan Andrei Konchalovskyk zuzendu eta Patrick Stewart eta Glenn Close aktoreek antzeztua.

Argumentuak

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1183. urtea. Henrike II.a Plantagenetek Eguberriak direla eta, bere familia osoa bildu eta tronuan oinordekoa zein izango den hautatuko du. Henrike erregeak, Leonor Akitaniakoa makiabelikoa, iraganean arbuiatu eta dorre batean espetxeratutako emaztea eta hiru semeak etortzeko aginduko du: Godofredo, azpijokozalea, Joan ziztrina eta Rikardo haserrekoia. Aurretik, 1173-1174 bitartean hiru semeok haien ama handigurak hala biltzarazita heuren aitaren aurka matxinatu zirela ere oroitzea komeni da.

Aktoreak

Sariak

Filma honek zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean hiru irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Katharine Hepburn), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (James Goldman) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Barry). Bi BAFTA Sari (Emakumezko aktore onenaren BAFTA saria eta Filma musikaren Anthony Asquith saria), eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama eta Aktore onenaren Urrezko Globo Saria ere irabazi zituen.

Kanpo loturak