The Philadelphia Story

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

“Philadelphiako istorioak” filma Philip Barryren antzerki-obran oinarritzen da.


Argumentua eta interpretatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxa teknikoa:

   * Titulu originala: The Philadelphia story
   * Zuzendaria: George Cukor
   * Produktorea: Joseph L. Mankiewicz
   * Generoa: Komedia
   * Urtea: 1940
   * Jaioterria: EE.UU.
   * Iraupena: 112 minutu
   * Rating: Ikusle guztientzakoa
   * Interpretatzaileak:
     Cary Grant, James Stewart, Katharine Hepburn...
Cary Grant eta John Howard, Dexter Haven eta George Kittredge bezala, hurrenez hurren

Goi-mailako emakume bati buruzko historia da berriz ezkonduko dena. Film honek 40ko hamarkadako Ipar Amerikako burgesiaren konbentzionalismoak eta itxurakeria aztertzen ditu hiru pertsonaia nagusien arteko egoera barregarrien bidez.


Istorio osoa 24 ordutan gertatzen da 1939 urtean, Filadelfiako jauretxe batean (Pennsylvania, AEB). Han bertan, Tracy Lord (Katharine Hepburn) bizi da, hirian oso ezaguna den familia aberats baten alaba da eta C.K. Dexter Havenenengandik (Cary Grant) dibortziatua dago. Oso izaera zaila eta harroa dauka. George Kittredgerekin (Jon Howard) ezkontzear dago, oso gizon aspergarria eta motela dena. ezkontza baino bi egun lehenago, senar ohia eta bi kazetari ospetsu, Macauley Connor (James Stewart) eta Elizabeth Imbrie (Ruth Hussey), Tracyren etxean agertzen dira, Dexterrek ezkontzara gonbidatuak.

Pelikulako lehen eszenak Tracyren lehenengo ezkontzaren amaiera erakusten du, Tracyk Dexterren golf makila apurtzen duenean eta honek, haserretuta, Tracy lurrera botatzen duenean. Eszena honek pelikula zertan oinarritzen den erakusten digu, hau da, Tracyren izaera gobernaezina eta Dexterren mendekurako gogoa.

Katharine Hepburn, Tracy Lord-en paperean

Bat-batean Tracyk ustekabeko erabakiari aurre egin behar dio, maiteminduta egon gabe bere senargaiarekin ezkontzea edo bere senar ohiarekin itzultzea. Baina egia esan, Tracyren arazoa beste bat da: helduago eta toleranteagoa izatea edo beti berdin izatea . Hau guztia lortzea, oso zaila da denbora faltagatik eta berak dituen aurreiritziengatik.


Kritika Zinematografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren Zuzendariak argumentu nagusia eta sekundarioa familia aberatsaren aitak neskatxa batekin daukan maitasun-afera, kazetariak argitaratzekotan daudenak- grazia eta kontu handiz garatzen ditu.

Filmaren gidoia, interpretazioak eta George Cukorren zuzendaritza aipagarriak dira. Beste aldetik, lan taldearen lan bikainak zortzi astetan pelikula filmatzeko aukera eman zuen pasarteak errepikatu gabe. Elkarrizketak polifonikoak, ironikoak eta bikainak dira J. L. Mankiewiczen egindakoari esker. Musika eta fotografia ere miragarriak dira.

Bere aktoreei esker, pelikula hau sei Oskarretarako proposatu zuten eta horietatik bi irabazi zituen: aktorerik onenarena -James Stewart-, eta gidoirik onenarena. Gaur egun komedia hau zine klasikotzat jotzen da.

Bukaerak, Tracy aldatzeko prest dagoela eta istorioren nondik norakoak aldarazi ditzakeela erakusten digu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Philadelphia Story Aldatu lotura Wikidatan