The Sword

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Sword
The Sword 2006ko otsailaren 25ean Slim's-en (San Francisco)
The Sword 2006ko otsailaren 25ean Slim's-en (San Francisco)
Datuak
Jatorria Austin, Texas, AEB Ameriketako Estatu Batuak
Musika mota Heavy metal, doom metal, stoner metal, alternative metal, hard rock
Urteak 2003 - egun
Diskoetxeak Kemado (Nazioartekoa)
Toy's Factory, P-Vine (Japonia)
Impedance, Rough Trade (Australia)
Webgunea www.swordofdoom.com
Taldekideak
J. D. Cronise
Kyle Shutt
Bryan Richie
Lehenagoko taldekideak
Trivett Wingo

The Sword 2003. urtean Austinen (Texas) sortutako Heavy Metal banda amerikarra da. Taldea osatzen dute hasieratik J. D. Cronise (ahotsa eta gitarra), Kyle Shutt (gitarra), Bryan Richie (baxua) eta Kevin Fender (bateria) Trivett Wingo jatorrizko bateria-jotzailea 2010eko azaroan banda utzi eta gero. Kemado Records zigiluarekin hiru disko atera dituzte: Age of Winters (2006), Gods of Earth (2008) eta azkenengo disko kontzeptual berria, Warp Riders (2010).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera eta lehenengo albuma

J.D. Cronise 2003.ean The Sword sortzen du Kyle Shutt kitarrarekin eta Trivett Wingo baterijolearekin, beranduago Bryan Richie baxujolearekin elkartzeko. Taldearen lehenengo kontzertua 2004.eko martxoan izan zen, hilabete batzuk geroago The Sword maketa ateratzeko. Urte bat beranduago Freya EP atera zuten denbora gutxitan haien lehenengo kontratua Kemado Records-ekin sinatzeko, 2006.ean Age of Winters ateratzeko.


Lehenengo arrakastak eta bigarren albuma

Bere lehen diskaren Freya abestiarekin lortu zuten Guitar Hero II bideojokoan parte hartzea, bultzakada handia suposatuz. 2006 eta 2007. urteetan mundu bira batean ekin zuten, Lamb of God, Trivium, Nebula edota Clutch taldeekin batera. 2008.eko apriliean Gods of Earth deituriko bigarren diska kaleratu zuten. Orduan Metallica-k World Magnetic Tour-ean hurrengo bi urteetan telonero gisa aritzeko gonbidapena hartu zuten, mundu osoan ezagutarazteko erabateko bultzakada izanik.


Hirugarren albuma eta etorkizuna

2009. urtea konposatzen aritu ziren, 2010.ean Warp Riders kaleratzeko. Fikzio-zientifikoaren arloan lan kontzeptuala izanda, haien diska korapilatsuena sortu zuten Matt Bayles ekoizlearekin (Pearl Jam, Isis, Mastodon,...) lan eginez. Salmentaren lehen astean Amerikar Billboard 200.ean 47. postua hartu zuten 9.000 diska saldu eta gero, haien zenbaki hoberenak eskuratuz.

Hala ere, irailean bira hasi eta gero Trivett Wingo banda utzi egin zuen, “mentalki eta fisikoki nekatuta” zegoelako. Horrek bultzatu egin zuen taldeari zenbait kontzertu ezerezteko eta baterijole berri bat bilatzeko. Momentuz Kevin Fender lekua hartu du bitartean kontzertuetan aritzeko.

Estiloa eta influentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean Stoner Rock atalaren barnean sartzen dituzte, bere influentziak Black Sabbath-en eta 1970eko hamarkadaren rockaren barnean agertzen direlako, gitarren soinua eta J.D. Cronise-ren ahotsa kontuan izanda.

Hala ere, beraien musikan metalaren eragina ukaezina da eta horrek bultzatu egin dituzte Metallica, Lamb of God, Mastodon edota Trivium taldeekin zenbait bira egitera.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungoak
  • John "J. D." Cronise – ahotsa, kitarrak (2003–egun)
  • Kyle Shutt – kitarrak (2003–egun)
  • Bryan Richie – baxua (2003–egun)
Lehenagokoak
  • Trivett Wingo – bateria, perkusioa (2003–10)
Touretan
  • Kevin Fender – bateria (2010–egun)
Denbora-lerroa

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak
Singleak
  • "Freya" (2007)
  • "Fire Lances of the Ancient Hyperzephyrians" (2008)
  • "Tres Brujas" (2010)
  • "(The Night the Sky Cried) Tears of Fire" (2010)
  • "Night City" (2011)

Kanpoko Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]