The Terror (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Terror (eleberria)
Datuak
IdazleaDan Simmons
Argitaratze-data2007ko urtarrilaren 8a
Generoathrillerra eta eleberri historikoa
Jatorrizko izenburuaThe Terror
ArgitaletxeaLittle, Brown and Company (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

The terror (euskaraz Izua), 2007ko Dan Simmons estatubatuar idazlearen historia eta fantasiazko film bat da. Ipar-mendebaldeko Pasaia topatzeko 1845eko Sir John Franklinen britainiar espedizio galduan oinarritua dago, baina suspense eta fantasiazko elementuak gehituz.

Eleberriko pertsonaia gehienak espedizio horretako benetakoa pertsonaiak dira, tartean Sir Johan Franklin espedizio burua eta HMS Erebus ontziko kapitaina, Francis Crozier HMS Terror ontziko kapitaina, James Fitzjames komadantea eta Harry Goodsir doktorea.

2018an AMC TV estatubatuar telebista kate taldeak eleberri honetan oinarritutako izenburu berdineko telesaila ekoitzi eta aireratu zuen, ikusle kopuru eta kritikei dagokionez arrakasta handiz, best sellerra bilakatu baitzen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa 1847ko neguaren hastapenean hasten da, Ipar-mendebaldeko Pasaia topatzeko helburuz Sir John Franklin kapitainaren gidaritzapeko espedizioa osatzen duten Britainiar Itsas Errege Armadako HMS Erebus eta HMS Terror ontziak Artiko itsasoko izotzetan harrapatuak gelditzen direnean. Honela, Ipar-mendebaldeko Pasaiaren bilaketak porrot egin duela dirudi.

Aurrerantz egin ezinik eta espedizioa gauzatzeko gai ez, izugarrizko hotz polarraz, munduaren azken txokoan, guztiz isolatuak eta arrisku hilgarri ugariz inguraturik, ihesbideren bat irekiko dien izotzaren urtzea itxarotea beste aukerarik ez dute. Piskanaka-piskanaka, egunak igaroz eta biziraupen baldintzak gogortuz joango dira, tenperatura 50 gradu zero azpitik behera, jangaiez urri, ontziak gero eta kaltetuagoak, eta gaixotasunen agertzeak eskifaiaren itxaropenak zapuzten joango dira.

Hori gutxi balitz, Tuunbaq deritzon izaki basati eta misteriotsuaren agerpen bitxiak ontzietako kideak baldintza naturalez gain unetik-unera beren sinismen eta arrazonamendua gaindituko dituzten egoerei aurre egitera derrigortuko ditu.

Denborarekin lehenbiziko heriotzak jazoko dira, eta egoera laztuz eta muturrera doan heinean matxionadaren mamua eta kanibalismoa, betiere Tuunbaq izakia atzetik gupidarik gabe eta ankerki jarraitu eta erasotzen dituela.

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francis Crozier kapitaina
  • James Fitzjames komadantea
  • Harry Goodsir doktorea
  • John Irving tenientea
  • Cornelius Hickey, bikeztatzaile laguntzailea
  • Magnus Manson marinela
  • Thomas Blanky izotz maisua
  • Harry Peglar, Crozier kapitainaren laguntzailea
  • Robert Golding txoa
  • Lady Silence (Silna), neska gazte eskimala
  • Sir Johan Franklin
  • Tuunbaq izakia

Telesaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]