John Franklin
Wikipedia(e)tik
Sir John Franklin (Spilsby, 1786 - 1847) ingeles itsasgizon eta esploratzailea izan zen. Trent itsasontziaz Ipar Ameriketako iparraldeko itsasertza esploratu zuen (1818-1825), Coppermine ibaiko eta Mackenzieko bokaleen artekoa batez ere. Tasmaniako gobernari izan zen (1836-1843). Ipar Buruko itsasoan hil zen ipar-ekialderako igarobide baten bila egin zuen espedizioan.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.